242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

173C/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Sando Gestión Social SL enpresaren Olabeko Mentalia Pamplona lantokirako hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Sando Gestión Social SL enpresaren Olabeko Mentalia Pamplona lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101851012021), erregistro honetan sartu zena 2021eko uztailaren 27an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko ekainaren 7an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratzeari eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Sando Gestión Social SL enpresaren Olabeko Mentalia Pamplona lantokirako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2113142