241. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2021eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena.

2021eko uztailaren 29an Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2021eko plantilla organikoaren aldaketa, A mailako kontu-hartzaile lanpostua sortzeko.

Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hamabortz egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2021eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ean, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik.

Inolako erreklamaziorik izan ez denez gero, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Horregatik, orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

–Plantilla Organikoaren aldaketa (lanpostu berria sortzea):

Postua: kontu-hartzailea.

Zenbakia: 1.

Araubide juridikoa: funtzionarioa.

Maila: A

Lanpostu-osagarria: %18,57.

Bateraezintasun-osagarria: %35.

Lanpostuak betetzeko modua: barne-sustapen murriztua (251/1993 LFAren 15.6 artikulua).

Jarduteko baldintzak: lanpostu hutsa.

Euskara: C1 (ahozkoa eta idatzizkoa).

Kontu-hartzailea A mailara igoz gero, plantillako B mailako kontu-hartzailearen plaza amortizatuta geratuko da.

Lesakan, 2021eko urriaren 7an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2114804