24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean, tarifen hobaria
arautzeari buruzkoa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Ordenantza fiskal orokorrean, tarifen hobaria arautzeari buruzko 14.3 artikuluan, hain zuzen.

Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko epeari buruzko iragarkia eman zen argitara 2020ko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa bete beharrez.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

14. artikuluaren 3. apartatua aldatu da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

14.3. Tarifen hobaria:

14.3.1. Hobaria izanen duten tarifak:

Gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituzten udal ordenantza fiskaletan araututako tarifa orokorrei; Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoei, b1.1 (sarreretarako tarifa orokorra) eta b1.5 (kirol ikastaroetarako tarifa orokorra) tarifetan; Udalaren kirol ikastaro eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua emateko prezio publikoei; Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua emateko tasei; eta Eguesibarko Udalaren musika eskolako ikastaroen prezio publikoei ondorengo tarifa hobaridunen araubidea aplikatuko zaie, jasotako parametroen arabera.

Baremazioaren ondorioetarako kontuan izan beharreko alderdiak.

Honako hauek dira familia unitateko kide konputagarriak:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean jasota dauden eta egoitza berean bizi diren pertsonak. Ez dira konputatuko familia unitateko kidetzat ez badaude erroldaturik familiaren egoitzan. Udalak berak aztertuko du ofizioz egoera hori.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean jasotako kide konputagarriek gutxienez urtebetez egon beharko dute erroldaturik, etenik gabe, hobaria eskatzen den egunetik, edo jaiotzen direnetik, bestela.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean jasotako kide konputagarriek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta gainerako zorrak toki-administrazio honekin, eskaera egiten den egunean. Ofizioz egiaztatuko da egoera hori.

Familiako egoerari dagokionez:

Guraso bakarreko familiak eta genero indarkeriaren biktimak.

Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legean ezarritakoarekin bat, dagokion ziurtagiria aurkeztuko da.

Genero-indarkeriaren biktimek beren egoeraren ziurtagiria aurkeztuko dute, edo gizarte zerbitzuen txosten bat.

Familia ugaria.

Familia ugaritzat joko da Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 2. artikuluan eta hurrengoetan halakotzat definitzen dena.

Banantzea edo dibortzioa.

Gurasoak banantzen edo dibortziatzen badira, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek baldin baditu zaintza eta jagoletza, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

Gurasoetako batek beste seme-alaba batzuen zaintza eta jagoletza partekatua badu, horien erdiak ere familia unitateko kidetzat hartuko dira, baldin Eguesibarren erroldaturik badaude.

Harreran dauden adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.

Egoera ekonomikoari dagokionez.

Familia unitatearen urteko errenta izanen da eskaera aurkeztu aurreko urtean aitak eta amak edo legezko tutoreek izaniko diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia unitatearen urteko errenta.

Tarifa hobaridunen aplikazioaren ondorioetarako, per capita errentaren tarteak eta errenta konputagarria kalkulatzeko, zerga-oinarritzat hartuko da 507, 529, 8810, eta 8808 laukitxoen batura ken 708 laukitxoa, tasak indarra hartu aurreko urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, hura Nafarroako Foru Komunitatekoa denean, edo laukitxo baliokideena, Estatuaren gainerakoari dagokionean.

Familiei dagozkien tarifetan, 1-4 kide dituztenean, zenbateko osoa hartuko da kontuan, guztirako errenta konputagarri gisa. Gainerako tarifetan, per capita errenta hartuko da kontuan.

Per capita errenta lortzeko, eragiketa hau eginen da: familia unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua. Familiako kide kopurua zehazteko, eskaeraren urtean jaiotako seme-alabak ere hartuko dira kontuan, nahiz eta aurreko urteko errenta aitorpenean jasota ez egon. Hori frogatzeko, familia liburua aurkeztuko da, edo errolda ziurtagiria (ofizioz egiazta liteke).

Banantze edo dibortzio kasuetan per capita errenta kalkulatzeko:

Baldin zaintza eta jagoletza partekatua bada: kontuan hartuko dira bi gurasoen errenta aitorpenak edo diru-sarrerak.

Baldin zaintza eta jagoletza partekatua ez bada: kontuan hartuko dira haurraren zaintza eta jagoletza dituen gurasoaren errenta aitorpena edo diru-sarrerak.

Mantenurako urteko kopurua ordaintzen duenak eskubidea izanen du zerga-oinarria murrizteko (PFEZari buruzko Foru Legearen 55.2 artikulua). Kontuan hartuko da 511 laukitxoa, “murriztapenak” atalean.

Guraso bakarreko familiak eta genero indarkeriaren biktimak, bai eta %33ko edo hortik goitiko desgaitasuna dutenak ere, besteak bezalako kide gisa konputatuko dira per capita errenta zehazterakoan. Familian badira desgaitasuna duen pertsona bat baino gehiago, besteak bezalako kide gisa konputatuko da horietako bakoitza.

Desgaitasun hobaria pertsonari aplikatuko zaio, ez familia unitateari.

65 urtetik goitikoendako hobaria ere onuradunari aplikatuko zaio, eta ez familia unitateari.

Batean zein bestean, familiako gainerakoei aplikatuko zaie egoki den baremoa, lortutako per capita errentaren arabera.

Baremoak aplikatzerakoan, guraso bakarreko familia izatea, desgaitasuna, minusbaliotasuna, zurztasuna edo alarguntasuna hartuko dira kontuan halakoak ziurtagirian ageri diren egunetik aurrera, nahiz eta egoera berria jasota ez egon aurkeztutako errenta aitorpenean.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuak luzatzen duen datu fiskalei buruzko ziurtagiria eta/edo beste agiri batzuk, aurreko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen direnak.

Hobari motak Eguesibarren erroldaturik daudenendako:

Kide bakarreko (1) familiak

Tarifaren %75

Tarifaren %50

Tarifaren %25

6.500,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %75eko hobaria

8.000,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %50eko hobaria

9.000,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %25eko hobaria

2 kideko familiak

9.500,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %75eko hobaria

11.000,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %50eko hobaria

12.000,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %25eko hobaria

3 kideko familiak

13.500,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %75eko hobaria

15.000,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %50eko hobaria

16.000,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %25eko hobaria

4 kideko familiak

16.500,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %75eko hobaria

20.000,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %50eko hobaria

21.000,00 eurotik beheitiko errenta konputagarria

Tarifa hobaridunaren %25eko hobaria

65 urtetik goitikoak; erretiro, umezurtz, alargun, eta baliaezintasun pentsioen jasotzaileak, eta %33ko edo hortik goitiko desgaitasuna dutenak: eskatzaileari aplikatuko zaio.

11.000,00 eurotik 15.000,00 eurora bitarteko per capita errenta

8.001,00 eurotik 10.999,00 eurora bitarteko per capita errenta

8.000,00 eurotik beheitiko per capita errenta

Tarifa orokorraren %25eko hobaria

Tarifa orokorraren %50eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

Familia ugaria.

A3

5.501,00 eurotik 7.000,00 eurora bitarteko per capita errenta

4.501,00 eurotik 5.500,00 eurora bitarteko per capita errenta

4.500,00 eurotik beheitiko per capita errenta

Tarifa orokorraren %25eko hobaria

Tarifa orokorraren %50eko hobaria

Tarifa orokorraren %75eko hobaria

Aurkezteko modua eta epea.

1.–Ordenantza honek indarra hartuz geroztik, izena ematen den egunaren aurretik, honako kasu hauetan: gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak; Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak, b1.5 (kirol ikastaroetarako tarifa orokorra, Eguesibarko kirol eskoletarako tarifak); Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua emateko tasak, jarduera eta ikastaro bakoitzerako iragarritako izen-emate eta ordainketa epean.

2.– Aurreko urteko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, uneko urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko, honako kasu hauetan: Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak, b1.1 (sarreretarako tarifa orokorra); Eguesibarko Udalaren musika eskolako ikastaroen prezio publikoak.

Uneko urteko urtarrilaren 1az geroztik, tarifa hobaridunak aplikatuko dira aurkezpen egunaren ondoko hilaren 1etik aurrera.

Hemen aurkeztuko dira 1. eranskinean eskatzen diren agiriak:

a) Aurkezten zaizkion administrazio edo erakundearen erregistro elektronikoan, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren subjektuen gainerako erregistro elektronikoetan.

b) Posta bulegoetan, arauz ezartzen den moduan.

c) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsul bulegoetan.

d) Erregistroaren alorreko laguntza-bulegoetan.

e) Indarreko xedapenek ezartzen dituzten beste toki guztietan, halakorik ezarriz gero.

Hobari hauek ezin dira elkarrekin metatu, ez eta beste deskontu batzuekin ere, Eguesibarko Udalak zernahi dela-eta halakoak eskaintzen dituenean.

I. ERANSKINA

Tarifa hobaridunen eskabide orokorra (PDFa).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2100834