24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udal araudiaren 45. artikuluaren determinazio xehatuen aldaketa (itxiturak). Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko udalak 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.–Etxarri Aranazko Udalak sustatutako Etxarri Aranazko hirigintzako udal araudiaren 45. artikuluaren (itxiturak) aldaketa xehatuari behin betiko onespena ematea.

2.–Onetsitako aldaketaren eta espedientean dauden txostenen kopia bat Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura bidaltzea, hala betez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.4. artikuluan zehaztutakoa.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 791. artikuluan zehazten den moduan.

(Hasierako onespena 2020ko urriaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 253. zenbakian).

Etxarri Aranatzen, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea: Silvia Marañon Chasco.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2016185