24. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 22. artikulutik 37. artikulura bitartekoetan. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko abenduaren 24an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi du aldaketa egitea Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 22. artikulutik 37. artikulura bitartekoetan, bat etorriz Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko Juan Cruz Lasheras Guilzu arkitektoaren agiri honekin: “Aldaketa, Caparrosoko Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 22. artikulutik 37. artikulura bitartekoetan”.

Argitara ematen da aldaketaren testu osoa, eta indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluarekin (foru lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak).

Caparroson, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2016187