236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNU ORDEZKARITZA - GOBERNUAREN ZARAGOZAKO, NAFARROAKO ETA ARABAKO ORDEZKARIORDETZA

Jendaurreko informazioa, eskaera honena: PEol-522 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen inpaktuaren adierazpena; proiektuak haize-parke hauek biltzen ditu: Luna (49,5 MW), Kaede (40,6 MW), Kodama (49,5 MW), Makami (49,5 MW), Kaminari (49,5 MW), Kairi (49,5 MW), Amikiri (16,5 MW), Delfino (49,5 MW), Fukei (49,5 MW), Cadmo (49,5 MW), Belerofonte (49,5 MW) eta Kyoko (49,5 MW), denak Zaragozako probintzian, eta horien ebakuazio azpiegiturak, Zaragozako, Nafarroako eta Arabako probintzietan

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.a artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, PEol-522 AC espedientearen aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egitekoa. Hona espediente horren ezaugarriak:

–Eskatzailea: Energía Inagotable de Luna SL (IFK: B88619507), Energía Inagotable de Kaede SL (IFK: B88621123), Energía Inagotable de Kodama SL (IFK: B88621719), Energía Inagotable de Makami SL (IFK: B88621677), Energía Inagotable de Kaminari SL (IFK: B88621149), Energía Inagotable de Kairi SL (IFK: B88621115), Energía Inagotable de Amikiri SL (IFK: B88620877), Energía Inagotable de Delfino SL (IFK: B88620901), Energía Inagotable de Fukei SL (IFK: B88621057), Energía Inagotable de Cadmo SL (IFK: B88622329), Energía Inagotable de Belerofonte SL (IFK: B88622402) eta Energía Inagotable de Kyoko SL (IFK: B88621685), guztiak Forestalia Renovables taldekoak, zeinak egoitza soziala Madrilen baitu (José Ortega y Gasset kalea 20, 2. solairua, 28006), eta jakinarazpenetarako helbidea, berriz, Zaragozan (Coso kalea 33, 7.a, 50003); telefonoak 976 308 449 eta 663 484 273 eta helbide elektronikoa: tramitaciones@forestalia.com.

–Eskaeraren xedea: PEol-522 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eskaera; proiektuak haize-parke hauek biltzen ditu: Luna (49,5 MW), Kaede (40,6 MW), Kodama (49,5 MW), Makami (49,5 MW), Kaminari (49,5 MW), Kairi (49,5 MW), Amikiri (16,5 MW), Delfino (49,5 MW), Fukei (49,5 MW), Cadmo (49,5 MW), Belerofonte (49,5 MW) eta Kyoko (49,5 MW), denak Zaragozako probintzian, eta horien ebakuazio azpiegiturak, Zaragozako, Nafarroako eta Arabako probintzietan.

–Organo eskuduna: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da aurretiazko administrazio baimen eskaera ebazteko eskumena duen organo substantiboa. Ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Pilar plaza 13, 50071 Zaragoza); Gobernuaren Nafarroako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña), eta Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Olagibel kalea 1, 01071 Gasteiz).

–Instalazioen deskribapena:

  • Energía Inagotable de Luna SL; Luna haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Biotako, Ejea de los Caballerosko eta Uncastilloko udal mugarteetan dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 44.976.793,11 euro.
  • Energía Inagotable de Kaede SL; Kaede haize-parkeak, 40,6 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 7 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Ejea de los Caballerosko, Uncastilloko eta Biotako udal mugarteetan dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 31.988.343,94 euro.
  • Energía Inagotable de Kodama SL; Kodama haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Asingo, Biotako, Ejea de los Caballerosko, Luesiako eta Uncastilloko udal mugarteetan dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 43.249.877,87 euro.
  • Energía Inagotable de Makami SL; Makami haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Asingo, Ejea de los Caballerosko, Luesiako, Biotako eta Uncastilloko udal mugarteetan dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 46.459.315,44 euro.
  • Energía Inagotable de Kaminari SL; Kaminari haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Biotako eta Uncastilloko udal mugarteetan dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 42.094.640,74 euro.
  • Energía Inagotable de Kairi SL; Kairi haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Biotako eta Uncastilloko udal mugarteetan dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 39.230.463,08 euro.
  • Energía Inagotable de Amikiri SL; Amikiri haize-parkeak, 16,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 3 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Uncastilloko udal mugartean dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 13.675.871,95 euro.
  • Energía Inagotable de Delfino SL; Delfino haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Sádabako udal mugartean dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 39.748.748,48 euro.
  • Energía Inagotable de Fukei SL; Fukei haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Sádabako udal mugartean dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 41.602.295,40 euro.
  • Energía Inagotable de Cadmo SL; Cadmo haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Sádabako udal mugartean dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 42.589.666,95 euro.
  • Energía Inagotable de Belerofonte SL; Belerofonte haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Sádabako udal mugartean dago, Zaragozako probintzian. Aurrekontu zenbatetsia: 41.867.352,93 euro.
  • Energía Inagotable de Kyoko SL; Kyoko haize-parkeak, 49,5 MW-ekoak, GE158 - 5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerako abatzekin eta 158 metroko diametroko errotoreekin; Biotako, Uncastilloko, Luesiako eta Ejea de los Caballerosko udal mugarteetan dago, Zaragozako probintzian. Proiektu honetan sartuta dago garraio sarera energia ateratzeko azpiegitura; sare hori bat bera da hamabi proiektuetarako eta Grupo Forestaliaren beste espediente batzuetarako ere, hein batean. Hau da azpiegitura:
  • Malpica TAE 30/220 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoa, Uncastilloko udal mugartean (Zaragoza).
  • Goi tentsioko linea, 220 kV-ekoa, Malpica TAE - Bayo TAE, 12,91 kilometroko luzerakoa. Uncastilloko eta Sádabako udal mugarteetan barna doa (Zaragoza).
  • Bayo TAE transformazio azpiestazio elektrikoa, 30/220/400 kV-ekoa, Sadabako udal mugartean (Zaragoza).
  • Goi tentsioko linea, 400 kV-ekoa, Bayo TAE - Promotores Vitoria TAE, 165,071 kilometro inguruko luzerakoa. Sádabako eta Castiliscarreko udal mugarteetan barna doa Zaragozan, eta Nafarroan, berriz, hauetan barna: Zarrakaztelu, Kaseda, Galipentzu, Murillo el Fruto, Uxue, Pitillas, Beire, Erriberri, Tafalla, Artaxoa, Añorbe, Eneritz, Adios, Muruzabal, Uterga, Legarda, Zizur, Oltza Zendea, Itza, Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olazti, Ziordia, eta, azkenik, Arabako hauetan barna: Asparrena, Donemiliaga, Agurain, Iruraiz-Gauna, Barrundia, Burgelu, Arratzua-Ubarrundia eta Gasteiz.
  • Promotores Vitoria TAE 220/400 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoa, Gasteizko udal mugartean (Araba).
  • Goi tentsioko linea, 220 kV-ekoa, Promotores Vitoria TAE - Vitoria TAE, 657 metroko luzerakoa. Gasteizko udal mugartean barna doa (Araba).

–Aurrekontu zenbatetsia: 235.745.569,84 euro.

Haize-parke horiek baimena dute garraio sarean sartzeko, 2021eko otsailaren 17an emana, zehazki Red Eléctrica de España SAren 220 kV-eko Vitoria azpiestazio elektrikoan.

–Xedea: energia sortzea merkaturatzeko.

Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena onestea eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura tramitatzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta jendaurreko informazioaren tramitea bete behar dute; hortaz, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta, beraz, dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuaren Zaragozako, Nafarroako edo Arabako Ordezkariordetzetako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren bulegoetan edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/aragon/proyectos-ci/proyectos.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Industria eta Energia arlo horietan aurkezten ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak, euskarri fisikoan idatziz, Gobernuaren ordezkariordetza horien Erregistro Orokorrean edo Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez https://rec.redsara.es edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetan, egokitzat jotzen diren alegazioak, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/1995 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Zaragozan, 2021eko irailaren 21ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E2113932