235. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, herritarrei euskara ikasteko dirulaguntzak emateko (2021). Laburpena

DDBN (Identif.): 585499.

Dirulaguntzei buruzko buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/585499).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko abuztuaren 26an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak Barañaingo herritarrei dirulaguntzak emateko deialdia onartu du, euskara ikasteko ikastaroetara joateagatik.

Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 1etik 29ra.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan edo www.baranain.es web-orrian jaso ahal izango dira.

Barañainen, 2021eko abuztuaren 26an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2114248