233. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa puntuala UO-1 unitatean (bizitegi komunitarioa eta aldi baterakoa, eta aparkalekuak estalki lauetan). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 09-SEP-21 (8/CU).

Arrotxapeko Plan Partziala, UO-1 unitatean (bizitegi komunitarioa eta aldi baterakoa, eta aparkalekuak estalki lauetan) aldatzeko dokumentua, hasiera batean onetsi ondoan (JOB de 5-07-2021 8/US), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; ikusirik sustatzaileak 2021eko abuztuaren 19an aurkeztutako testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko abuztuaren 30eko txostenarekin bat, erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea “Arrotxapeko Plan Partziala, UO-1 unitatean (bizitegi komunitarioa eta aldi baterakoa, eta aparkalekuak estalki lauetan)” izeneko agiriaren testu bategina, Alonso Hernández & Asociados Arquitectura SLk sustatua. Haren xedea da lurzatian aurreikusitako erabileren aukerak handitzea, bizitegi komunitarioaren eta aldi baterako bizitegiaren erabilerak ahalbidetzeko, bai eta arautzea ere, xehetasun handiagoz, jarduketa bakoitzarekin batera joan behar duen aparkalekuen eskakizuna eta horiek lurzatiaren barnean izan dezaketen kokalekua ere.

2. Erabakiaren eta dokumentuaren kopia bat helaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari.

3. Erabaki hau jakinaraztea Miguel Ángel Alonso del Vali, Alonso Hernandez & Asociados Arquitectura SL ordezkatzen baitu.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113877