232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

125E/2021 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariak emana. Honen bidez onesten da dirulaguntzen deialdi hau: “Laguntza, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko”. DDBN identifikazioa: 583332.

Goi-mendiko eskualdeetan esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak zailtasun bereziak ditu: komunikatzeko zailtasuna, malda handiak, bertara iristeko zailtasunak eta batzuetan eguraldi txarra. Hori dela-eta, beharrezkoa da konpentsazio ekonomikoa ematea ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei. Ustiategi horietako esnea biltzeko laguntza honi esker, goi-mendiko eskualdeetako ustiategiek ekoizten segitzen ahalko dute, eta, era berean, tokian tokiko jarduera ekonomikoari eta landa ehunari eusten lagunduko zaie.

Hori guztia dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak beharrezkotzat jotzen du diruz laguntzea Nafarroako esnetarako ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei, oinarrizko jarduera ekonomiko hau desager ez dadin, Nafarroako landa eremuek bizirik iraun dezaten eta kontsumitzaileek eskura izaten jarrai dezaten lur honetan kalitatez eta segurtasunez ekoizten diren elikagaiak.

Ebazpen honetan araututako laguntzak “de minimis” araubidearen menpean daude (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “De minimis” araubideko laguntza batzuk emateko oinarri arautzaileak onestea, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko 2021. urtean, ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen den moduan.

2. Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen du, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena egiteko eredua onestea, esteka honetan eskuratu daitekeena:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_C.pdf

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

4. Esnea biltzeko zailtasunak konpentsatzeko laguntzen 2021eko deialdia onestea.

5. Laguntza hauetarako 60.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko Aurrekontu Orokorretako “Ardi latxaren plan estrategikorako laguntzak” izeneko 710004-71310-4700-412202 partidaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko irailaren 10ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINAK

I. eranskina

“De minimis” araubideko laguntza batzuk emateko oinarri arautzaileak, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzekoak

II. eranskina

Goi-mendikotzat jotzen diren udalerrien zerrenda

III. eranskina

Zailtasun bereziko kontzejuak, haien udalerriak mendialdekotzat katalogatuta dituztenak

I. ERANSKINA

“De minimis” araubideko laguntza batzuk emateko oinarri arautzaileak, 2021. urtean goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzekoak.

Lehena.–Xedea.

1. Ebazpen honen helburua da behar diren oinarriak ezartzea arautzeko nola emanen diren goi-mendiko eta zailtasun bereziko udalerrietan (II. eta III. eranskinak) ardi- eta ahuntz-ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko laguntzak, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 29ko 72/2021 Foru Aginduaren V. eranskinarekin. Aipatu foru aginduaren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2021eko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren beste laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritza Politika Erkiderako Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaerak aurkeztekoa eta eta urteko jakinarazpena egitekoa, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

2. Ardi- eta ahuntz-esnea erosten duten enpresek jasotzen ahalko dituzte dirulaguntzak, ebazpen honetan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Gehienez 450 euroko laguntza emanen da ardi- edo ahuntz-esnea jasotzen duen ustiategi bakoitzeko, zeina egonen baita goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan, ebazpen honen II. eta III. eranskinen arabera.

2. Dirulaguntzen deialdi hau “de minimis” araubidearen menpean dago (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa). L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa.

3. Onuradun bakoitzari gehienez 200.000 euroko “de minimis” laguntza eman dakioke hiru zergaldiko epean, hala xedatuta baitago Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatuan; erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.

Hirugarrena.–Onuradunak eta laguntza jasotzeko baldintzak.

1. Ardi- eta ahuntz-esnearen lehenbiziko erosleak izanen dira laguntza hauen onuradunak, baldin eta:

a) Esnearen sektoreko operadore gisa erregistraturik badaude, lehenbiziko erosle gisa edo lehenbiziko erosle eraldatzaile gisa, eta indarreko kontraturen bat badute goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan kokaturiko ardi- eta ahuntz-esne ekoizleekin, II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.

b) Goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan dauden esne ekoizleengandik esnea jaso badute 2021eko bi hilabetetan gutxienez.

2. Onuradunek eguneratuak eduki behar dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ez dute deus edukiko itzuli gabe dirulaguntza publikoen arloan.

Laugarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea 9, Iruña), Abeltzaintza Zerbitzuari zuzenduak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

Telematika bidez ere aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori eskuratzen ahal da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan (www.nafarroa.eus).

3. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Ardi- eta ahuntz-esne ekoizle izanik, esnea biltzeko kontratuak indarrean dituzten ekoizleen zerrenda; betiere, goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan egon behar dute, II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia. Pertsona juridikoa izanez gero, entitatearen IFZ eta eraketa-eskrituraren fotokopia. Eskaerak bazkide guztiek sinatu beharko dituzte, edo legezko ordezkariak edo administratzaileak; azken kasu horretan, ordezkaritzaren frogagiria ere aurkeztuko da.

c) Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari laguntzak lehen aldiz eskatzen dizkioten ekoizleen kasuan.

d) Adierazpen bat, idatziz edo euskarri elektronikoan egina, non adieraziko baitira aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unean uneko ekitaldi fiskalean erregelamendu honi edo “de minimis” araubideko beste erregelamendu batzuei loturik jasotako gainerako laguntza guztiak.

e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egiaztatzeko baimena, hitzez hitz honako hau dioena: “Nik, xxx, nire izenean edo ........................ordezkatuz, baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egiazta dezan nik/ordezkatzen dudan entitateak aurreko ekitaldiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditudala/dituela, laguntzen deialdi hau tramitatzeko prozeduraren barrenean: goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko laguntzak”.

f) Goiko e) atalarekin ados ez badago, pertsonak edo entitateak berak aurkeztu beharko ditu zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzaren gaineko betebeharrak betetzeari buruzko datuak.

g) Horietako agiriren bat Foru Komunitateko Administrazioak baldin badu, interesdunak eskabidean hala azaldu beharko du, adieraziz zein agiri den eta zein artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak baimena eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datuak aztertzeko.

Bosgarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Onartzen diren eskaerek aurrekontuetan ezarritako diru-muga gainditzen badute, laguntzak eskatzaileen ezaugarrien arabera banatuko dira, hurrenkera honi jarraikiz:

Lehenbizi.–Nagusiki esne ekoizle diren abeltzainek osatutako kooperatibei edo ENSei (eraldaketarako nekazaritza-sozietateak) dagozkien eskaerak.

Bigarrenik.–Gainerako eskatzaileak.

3. Aurrekontua ez bada aski lehentasunezko talderen baten eskaera guztiak finantzatzeko, talde horren barrenean jaso beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.

Seigarrena.–Ebaluazio organoa.

Abeltzaintza Zerbitzuko Animalien Ekoizpenaren Atalak ebaluatuko ditu eskaerak.

Zazpigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera harturik, egiaztatuko da ea hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen eta laugarren oinarrian adierazitako agiriak erantsi dituen. Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.

Halaber, eskatzen diren betebeharrak betetzen ote diren egiaztatuko du Animalien Ekoizpenaren Atalak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.

2. Eskaera ebaluatu ondoren, Abeltzaintza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpen proposamena eginen du.

3. Dirulaguntza eman baino lehen, onuradunak adierazpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, eta bertan aipatuko ditu aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unean uneko ekitaldi fiskalean jasotako gainerako “de minimis” laguntza guztiak, erregelamendu honi edo “de minimis” araubideko beste erregelamendu batzuei lotutakoak.

4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako “de minimis” araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, frogatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.

5. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak dirulaguntzen gainean ebatziko du, arrazoiak emanda.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

Zortzigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

1. Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.

2. Onuradunak abeltzaintzako ustiategiekin sinatutako esnegintza arloko kontratuak izan beharko ditu, eta horiek Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren INFOLAC izeneko programan grabatuak egon beharko dute (AICA Erakunde Autonomoa: www.aica.gob.es).

3. Onuradunak Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren INFOLAC programan grabatu beharko ditu egindako esne entregak.

4. Onuradunek goi-mendiko eskualdeetan edo zailtasun berezikoetan dauden ustiategietako esnea biltzen segitu beharko dute, gutxienez 2021eko abenduaren 31ra arte. Bilketa bertan behera gelditzen bada abeltzainak baja hartu duelako edo kontratua bukatu delako, ustiategi hori ez da kontuan hartuko dirulaguntza emateko kalkulua egiterakoan, ezta ordaintzerakoan ere. Baldin dirulaguntza eman eta ordaindu bada, eta ez badu baldintza hori betetzen, ustiategi horri dagokion laguntza itzultzeko eskatuko da.

Bederatzigarrena.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzatutako aurrekontua.

b) Kasua bada, dirulaguntza zer ekitalditan ematen den, ekitaldi horretan entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek, dirulaguntzarik jasotzen badute, informazio hau eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan duen dedikazio mota.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamargarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntza ordainketa bakarrean emanen da; aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak betetzen dituela dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra.

Hamaikagarrena.–Noiz eta nola frogatu dirulaguntzaren helburua bete dela eta hartutako funtsak erabili direla.

Laguntzen helburua bete dela justifikatzeko, egiaztatuko da esnea goi-mendiko edo zailtasun bereziko udalerrietan dauden ustiategietan bildu dela 2021eko bi hilabetetan gutxienez. Hori egiaztatzeko, kontrol administratiboa eginen da, esne erosleak Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren INFOLAC programan (AICA Erakunde Autonomoa: www.aica.gob.es) egiten dituen aitorpenetan oinarrituta.

Hamabigarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, baldin eta errespetatzen badira Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugak; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori.

Hamahirugarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, betiere kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamalaugarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren web-orriko zerbitzuen katalogoko fitxa garatzen duen araudian ezartzen denaren arabera.

II. ERANSKINA

Goi-mendikotzat jotzen diren udalerrien zerrenda

UDALERRIAREN KODEA

UDALERRIA

KATALOGAZIOA

3

ABAURREGAINA

Goi-mendia

4

ABAURREPEA

Goi-mendia

13

AMESKOABARRENA

Goi-mendia

20

ARAITZ

Goi-mendia

21

ARANARATXE

Goi-mendia

22

ARANTZA

Goi-mendia

24

ARANO

Goi-mendia

28

ARTZIBAR

Goi-mendia

31

ARESO

Goi-mendia

33

ARIA

Goi-mendia

34

ARIBE

Goi-mendia

50

BAZTAN

Goi-mendia

54

BERTIZARANA

Goi-mendia

55

BETELU

Goi-mendia

58

AURITZ

Goi-mendia

59

BURGI

Goi-mendia

71

GAZTELUBERRI

Goi-mendia

81

DONAMARIA

Goi-mendia

82

ETXALAR

Goi-mendia

87

ELGORRIAGA

Goi-mendia

90

ERATSUN

Goi-mendia

92

ERROIBAR

Goi-mendia

93

EZKAROZE

Goi-mendia

95

ESPARTZA ZARAITZU

Goi-mendia

100

EULATE

Goi-mendia

102

EZKURRA

Goi-mendia

111

GALOZE

Goi-mendia

112

GARAIOA

Goi-mendia

113

GARDE

Goi-mendia

115

GARRALDA

Goi-mendia

117

GOIZUETA

Goi-mendia

118

GOÑI

Goi-mendia

119

GORZA

Goi-mendia

128

IZABA

Goi-mendia

129

ITUREN

Goi-mendia

133

ITZALTZU

Goi-mendia

134

JAURRIETA

Goi-mendia

137

LABAIEN

Goi-mendia

139

LANA

Goi-mendia

143

LARRAGOA

Goi-mendia

149

LEITZA

Goi-mendia

153

LESAKA

Goi-mendia

181

NABASKOZE

Goi-mendia

185

OTSAGABIA

Goi-mendia

187

OITZ

Goi-mendia

195

ORBAIZETA

Goi-mendia

196

ORBARA

Goi-mendia

198

ORONTZE

Goi-mendia

199

OROTZ BETELU

Goi-mendia

203

PETILLA ARAGOI

Goi-mendia

209

ERROMANTZATUA

Goi-mendia

210

ERRONKARI

Goi-mendia

211

ORREAGA

Goi-mendia

213

SALDIAS

Goi-mendia

221

DONEZTEBE

Goi-mendia

222

SARTZE

Goi-mendia

226

SUNBILLA

Goi-mendia

239

URDAZUBI

Goi-mendia

241

URRAULGOITI

Goi-mendia

244

URROTZ

Goi-mendia

245

URZAINKI

Goi-mendia

247

UZTARROZE

Goi-mendia

248

LUZAIDE

Goi-mendia

250

BERA

Goi-mendia

252

BIDANKOZE

Goi-mendia

256

HIRIBERRI (AEZKOA)

Goi-mendia

259

IGANTZI

Goi-mendia

263

ZUBIETA

Goi-mendia

264

ZUGARRAMURDI

Goi-mendia

III. ERANSKINA

Zailtasun bereziko kontzejuen zerrenda

KONTZEJUA

UDALERRIA

KATALOGAZIOA

098

AGORRETA

ESTERIBAR

Mendia

144

ODERITZ

LARRAUN

Mendia

049

OROKIETA

BASABURUA

Mendia

Iragarkiaren kodea: F2113604