231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, tuba-bonbardinoko irakasle lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez, “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako Udal Patronaturako. Kontratatzeko proposamena

“Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako Udal Patronatuaren Batzarrak, 2021eko irailaren 15ean egin bilkuran, onetsi zuen Joaquín Borromeo Juan izendatzea tuba-bonbardinoko irakasle lanpostua bete dezan, “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskolako Udal Platronatuaren plantillan, lan-kontratu mugagabearekin eta lanaldi partzialean aritzeko.

Deialdiaren zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat, izendatutako izangaia kontratatzeko proposamena egiten da.

Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Musika Eskolako Idazkaritzan:

a) Jaiotze aktaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana, edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoen zerbitzuetatik.

c) Titulazioa, 2.1.c) apartatuan adierazitakoaren arabera.

Zangozan, 2021eko irailaren 20an.–Patronatuko burua, Roberto Matxin Iturria.

Iragarkiaren kodea: L2113892