231. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

190/2021 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzen duen ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluarekin bat, Kontseilua osatzen duten ordezkagarritasun nagusiko sindikatuetako ordezkariak kontseilukide izanen dira gizarte zerbitzuen arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak ordezkatzen dituen arte, aldez aurretik behar den proposamena eginik.

Langile Komisioak (CCOO) sindikatuaren proposamen bat jaso da, ordezkaria aldatzeko, Joseba Eceolaza Latorre izan dadin sindikatu horren ordezkaria, Carmen Sesmaren tokian. Hartara, bidezkoa da izendapena egitea.

Horrenbestez, ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Joseba Eceolaza Latorre izendatzea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide, ordezkagarritasun nagusiko sindikatuetako ordezkari gisa, Langile Komisioak (CCOO) sindikatuak hala proposaturik.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2113774