23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

2021eko zerga-tasak

2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ekoan, argitara eman zen 2021eko zerga-tasen onespenaren iragarkia. Horren ondoren abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legea onetsi zenez, bidezkoa da hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tasa berriak onestea, aipatu Foru Legeak ekarri duen arautze berriarekin.

Udalak, 2021eko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki du sortzealdi guztietan aplikatzeko koefizientea aurreikusitako gehienekoa izatea.

Zaren, 2021eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L2101015