23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Lanegunen eta egun baliogabeen 2021eko egutegia

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu zuela 2020ko abenduaren 21ean:

Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena, eta maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena,Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2020ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa).

Gobernu Batzarrak, aho batez,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Berriozarko Udalean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2021. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–abuztuaren 26a: Berriozarko festak hasi ondoko eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 27a: herriko jaia.

Era berean, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta Berriozarko Udalak jaiegun deklaratutako egunak.

Bigarrena.–Berriozarko Udalaren herriko jaia 2021eko abenduaren 27a izanen da. Hitzarmen/Akordioan ezarritakoarekin bat, jaiegunak izanen dira Berriozarko festen hasierako eguna, abuztuaren 25a, 14:00etatik aurrera, eta hurrengoa, abuztuaren 26a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da, indarreko legediarekin bat, bere ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuak salbu. Ordutegi malgua egonen da, indarrean dauden Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko Akordioaren VII. eranskinean eta Berriozarko Udaleko lan-kontratudunen lan baldintzei buruzko 2014-2015 urteetako Hitzarmenean araututakoa.

Laugarrena.–Berriozarko Udaleko bulegoetan, eguneko lanaldia neguan astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 7 ordu eta 30 minutukoa. Udan (ekainaren 21etik irailaren 19ra, biak barne), 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Alkatetzaren erabaki bidez ezarriko da jendearentzako ordutegia aldi horretarako. Udako aldi horretan 20 opor egun hartu beharko dira; beste 7ak, urtearen gainerakoan.

Bosgarrena.–Uztailaren 6an eta abenduaren 24an eta 31n bulegoak itxita egonen dira, modu horretan urteko lanorduen kopurura egokitzeko.

Berriozarren, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2100690