23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2021eko karga-tasak

Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, jarraian hitzez-hitz ematen den erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da 2021erako honako karga-tasa hauek ezartzea:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,26.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,48.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki hauek 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

6.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Beintza-Labaienen, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2100692