23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2021eko lan-egutegia

Aiegiko Udaleko alkateak, 2021eko urtarrilaren 19an, jarraian heldu den ebazpena eman zuen:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da Aiegiko Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Aiegiko Udalaren zerbitzuko langileek 2021ean izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 3a: herriko jaia.

–Urriaren 11: Espainiako jai nazionalaren zubia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: Andre Maria Sortzez Garbiaren zubia.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Aiegiko Udaleko administrazioko benetako lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kon-tatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Aiegiko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 7:40tik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Aiegiko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 9:30etik 14:30era izanen dira, astelehenetik ostiralera.

Seigarrena.–Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, ahalik eta lasterrena, organo eskudunak onets ditzan.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hori guztia argitaratzen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

Aiegin, 2021eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2100852