23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2021eko karga-tasak

Artaxoako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, honako tasa eta prezio publiko hauek onetsi zituen 2021erako:

1.–Agiriak luzatu eta izapidetzea.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Konpultsak: 1,00 euro.

–A4 tamainako fotokopiak: 0,10 euro zuri-beltzean, eta 0,20 euro koloretan.

–A3 tamainako fotokopiak: 0,15 euro zuri-beltzean, eta 0,30 euro koloretan.

–Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.

2.–Irekitzeko lizentziak.

–Establezimenduak berritik paratzea. Jarduera sailkatuen espedienteari lotutako jarduerak: 283,50 euro.

–Jarduera sailkatuen espedienteari lotu gabeko jarduerak: 139,50 euro.

–Lokalak lekuz aldatzeagatik, berritik paratzen direnean ordaindu beharrekoaren %90 izanen da zerga.

–Lokalak handitzeagatik, berritik paratzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 283,50 euro.

–Merkataritzako jarduera aldatzeagatik, kuoten arteko aldea ordaindu beharko da zergatzat, alegia, jarduera berriari esleitutako kuotaren eta lokal berean lehen egiten zen jarduerak zuenaren artekoa.

–Titulartasuna aldatzeagatik edo negozioa laga edo eskualdatzeagatik, berritik paratzen direnean ordaindu beharreko tarifa bera izanen da zerga: 283,50 euro.

–Espedientea izapidetzeko beharrezkoak diren txosten teknikoen kostua gehituko zaie aurreko zenbateko guztiei, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

3.–Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak.

–Lurpeko aprobetxamendua gasa edo beste gai sukoi edo arriskutsu batzuk bideratzeko: 6,00 euro metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Lurpeko beste aprobetxamendu berezi batzuk: 1,50 euro metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Gainerakoa, aldaketarik gabe.

4.–Udal hilerria eta beilatokia.

A. Nitxoak:

–Lehen kontzesioa (10 urterako): 335,00 euro.

–Luzapenak: 10 urtetik 10 urtera, gehienez ere 3 luzapen: 335,00 euro bakoitzeko.

–Alokairuko nitxoetan, lehenbiziko kontzesioarekin batera, hilotza hobitik ateratzea kobratuko da.

–Nitxoetan ehorztea (hilotzak, gorpuzkiak, errautsak): 60,00 euro.

–Hilotzak ateratzea: 70,00 euro.

–Gorpuzkiak ateratzea: 40,00 euro.

–Zinkezko hilkutxa bat dagoenean eta ezin denean hilotza atera, nitxoa ireki, hilkutxa puskatu eta berriz tapatzeagatik: 60,00 euro

B. Kolunbarioak:

–Lehen kontzesioa (25 urterako): 145,00 euro.

–Luzapena, 25 urterako: 145,00 euro.

–Ehorztea: 60,00 euro.

–Kolunbarioetatik ateratzea: 35,00 euro.

C. Panteoiak:

–Hilotzak panteoietatik ateratzea: 135,00 euro.

–Gorpuzkiak panteoietatik ateratzea: 70,00 euro.

–Panteoietan ehorztea: 115,00 euro.

–Zinkezko hilkutxa bat dagoenean eta ezin denean hilotza atera, nitxoa ireki, hilkutxa puskatu eta berriz tapatzeagatik: 60,00 euro.

Aurreko zenbateko guztiei %10eko errekargua aplikatuko zaie, Artaxoan erroldatuta ez daudenen kasuan.

Tasa eta prezio publiko horiek %25 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko. Murrizketa bera aplikatuko zaie gizarteratze-errenta jasotzen dutenei eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenei; horretarako, egoera horretan daudela egiaztatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko da.

5.–Lizentziak eta hirigintzako bestelako jarduerak.

–Lizentziak izapidetzea:

• Oin berrikoak, zaharberritzekoak, kontserbaziokoak, obra txikiak eta eraikuntza txikiak.

• Eraikinak eraistea eta hustea.

• Lurrak mugitzea, berdintzea eta erauztea.

Gutxieneko tarifa bat ezarri da lizentzia bakoitza izapidetzeagatik, 40,00 eurokoa.

6.–Partzelazioak eta banantzeak egiteko lizentziak izapidetzea.

–5.000 metro koadro bitarteko lurzatietan: 60,00 euro.

–5.000 metro koadrotik gorako lurzatietan: 75,00 euro.

7.–Antolamendurako plan partzial edo bereziak izapidetzea (haien onespena eta aldaketa): 689,70 euro.

8.–Xehetasun-azterketak: 689,70 euro.

9.–Birpartzelazioak: 689,70 euro.

10.–Urbanizazio proiektuak: 689,70 euro.

11.–Ahots publikoa (bandoak): 2,50 euro.

12.–Fatxada partikularretatik herriko argien instalazioak kentzea:

–Lan egindako ordua: 25,00 euro.

13.–Udal instalazioak (igerilekuak).

A. Haurrak (3 urtetik 16 urtera bitartekoak, biak barne eta horiek uneko urtean betetzen dituztenak).

–Denboraldiko abonamendua:

• Kiroldegiko bazkideak: 25,00 euro.

• Erroldatuak: 39,00 euro.

• Erroldatu gabeak: 42,90 euro.

–Hilabeteko abonamendua:

• Erroldatuak: 28,00 euro.

• Erroldatu gabeak: 30,80 euro.

–Eguneko sarrera: 4,00 euro.

–Arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera: 3,00 euro.

B. Helduak (17 urtetik 65 urtera bitartekoak, biak barne eta horiek uneko urtean betetzen dituztenak).

–Denboraldiko abonamendua:

• Kiroldegiko bazkideak: 45,00 euro.

• Erroldatuak: 57,00 euro.

• Erroldatu gabeak: 62,70 euro.

–Hilabeteko abonamendua:

• Erroldatuak: 35,00 euro.

• Erroldatu gabeak: 38,50 euro.

–Eguneko sarrera: 7,00 euro.

–Arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera: 3,00 euro.

C. 65 urtetik gorakoak (uneko urtean 66 betetzen dituztenetatik hasita).

–Denboraldiko abonamendua:

• Kiroldegiko bazkideak: 35,00 euro.

• Erroldatuak: 43,00 euro.

• Erroldatu gabeak: 47,30 euro.

–Hilabeteko abonamendua:

• Erroldatuak: 27,00 euro.

• Erroldatu gabeak: 29,70 euro.

–Eguneko sarrera: 4,00 euro.

–Arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera: 3,00 euro.

Bada aukera, gainera, abonamendu izendun bat eskuratzeko, nahitaez jarraian izanen ez diren 10 egunetarakoa, 30,00 euroan. Abonamendu horrek ez du inolako hobaririk izanen.

Egoera ekonomiko larrian dauden familiak kuota osoa edo horren zati bat (%50) ordaintzetik salbuesten ahalko dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txostenaren arabera.

14.–Kiroldegia.

–Pilotaleku-kiroldegiko abonamenduak:

• Bazkide berriak (17 urtetik aurrera, horiek urtean betetzen dituztenak): 50,00 euro urtean.

• Bazkide txartela berritzea: 45 euro urtean.

• Bazkide txikiak (16 urtera bitarte, adin horretakoak barne, horiek urtean betetzen dituztenak): 25,00 euro urtean.

• Bazkide txikiak berritzea: 25,00 euro urtean.

Kiroldegiko abonamenduak maiatzean berrituko dira.

Abonatu berriek ordainduko dute abonamenduaren denborari dagokion zatia.

–Kiroldegia alokatzea, kirol instalazioak erabiltzeko araudiaren arabera:

• Bazkideak: 2,00 euro ordua.

• Bazkide ez direnak: 4,00 euro ordua.

• Bazkide txikiak: 1,00 euro ordua.

–Bazkide ez diren txikiak: 2,00 euro ordua.

–Kiroldegia alokatzea, haurrak dituzten familia edo taldeentzat.

Heldu batek kiroldegia alokatzen ahalko du kirol anitzetarako erabiltzeko, bere ardurapean, gehienez ere 25 pertsonentzat, dutxa erabiltzeko eskubiderik gabe. Debekaturik dago barnean jatea eta edatea. Gehienez ere ordubeterako erreserbatzen ahalko da, eta hori hasterakoan hurrengo ordurako erreserbarik ez badago, ordubetez luzatzen ahalko da. Kirol instalazioak erabiltzeko araudia bete beharko da betiere.

–9:00etatik 19:00etara bitartean.

• Bazkideak: 8,00 euro ordua.

• Bazkide ez direnak: 16,00 euro ordua.

–Dutxa erabiltzeko tasa, beste erabileretatik aparte, instalazioak alokatu gabe:

• Bazkideak: 1,50 euro.

• Bazkide ez direnak: 2,50 euro.

–Deskontuak igerilekuko eta kiroldegiko abonamenduetan:

1.–Familia ugaria (Nafarroako Gobernuaren definizioaren arabera):

–Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, hiru seme-alabarekin: %15eko deskontua.

–Familia ugariaren titulua duen familia unitatea, lau seme-alaba edo gehiagorekin: %20ko deskontua.

Bi kasuetan, familia ugariaren txartela aurkeztu beharko da.

2.–Familia ugariei aplikatzen zaien deskontu bera aplikatuko zaie %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonei.

–Aurreko ahaide bat edo bi, bi seme-alabarekin, elkarrekin izandakoak zein ez, gutxienez horietako batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa duenean edo lan egiteko ezinduta dagoenean.

–Bi aurreko ahaide, biek desgaitasunen bat dutenean edo gutxienez haietako batek %65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean, edo lan egiteko ezinduta daudenean, bi seme-alabarekin, elkarrekin izandakoak zein ez.

Betiere, ondorengoak ekonomikoki haien mende badaude.

Aurreko zenbateko horiek (igerilekua eta kiroldegia) %25 murriztuko dira familia unitateek langabezian dauden eta langabeziako prestaziorik ez duten pertsona aktiboak dituztenean, eta Udalak ahalmena izanen du egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko, egiaztapenak egin ahal izateko. Murrizketa bera aplikatuko zaie gizarteratze-errenta jasotzen dutenei eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan daudenei; horretarako, egoera horretan daudela egiaztatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren agiria aurkeztu beharko da.

15.–Padel pista.

A. Padel pista erabiltzea: prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko. Gutxienez 4 pertsona.

–Ordubete:

• Kiroldegiko bazkideak: 2,00 euro.

• Kiroldegiko bazkide ez direnak: 4,00 euro.

• Tarifa murriztua 17 urtetik beherakoentzat: goizez eta 15:00etatik 17:00etara arratsaldez, jaiegun ez diren egunetan. Prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko. Gutxienez 4 pertsona.

–Ordubete:

• Kiroldegiko bazkideak (17 urtetik beherakoak): 1,00 euro.

• Kiroldegiko bazkide ez direnak (17 urtetik beherakoak): 2,00 euro.

• 5 urtetik 12 urtera bitarteko adingabeak, bazkide den heldu batek lagunduta: 1,00 euro. (Konparaziorako: bazkide den heldu bat eta haur bat bakarrik badaude, ordaindu beharko dute 4 pertsonari dagokien gutxienekoa: 2,00 euro + 1,00 euro + 1,00 euro + 1,00 euro = 5,00 euro).

B. Ez da alokatuko ordu erdiko tarterik.

C. Ordainketa eskudirutan egingo da, pista alokatzean.

D. Pista erabiltzeko zenbatekoak ez du igerilekuan sartzea jasotzen.

16.–Futbol zelaia.

Udalaren “La Alameda” futbol zelaia erabiltzeagatik, partida jokatzeko zein entrenamendua egiteko, ordainduko da 37,50 euro ordua.

Tarifaren barruan sartzen da futbol zelaia erabiltzea, bai eta instalazio osagarriak, aldagelak, dutxak eta abar erabiltzea ere.

Instalazioak udalerriko entitateek edo bizilagunek erabiltzen badituzte, %20ko hobaria izanen dute ezarritako tarifan.

Tarifak %25eko igoera izanen du, Udalaren futbol zelaiko instalazioak erabiltzen direnean horiek irekitzeko ohiko ordutegitik kanpo.

Artaxoako Udalak hitzarmenak sustatzen ahalko ditu udalerriko kirol entitateekin, bai eta ikastetxearekin ere, kirol jarduera bultzatzeko asmoz; horretan laguntzeko, egokitzat jotzen dituen hobariak ezarriko ditu, baimenari dagokion tarifaren %90 artekoak izaten ahalko direnak.

17.–Boulderra.

–Kiroldegiko bazkideak: 1,00 euro ordua.

–Kiroldegiko bazkide ez direnak: 2,00 euro ordua.

Ez dute ordaindu beharko heldu batek lagundutako 5-12 arteko adingabeek (biak barne, horiek uneko urte naturalean betetzen dituztenak).

18.–Kargatzeko puntua erabiltzea: 0,07 euro/kW.

19.–Ordenantza, arautzen dituena ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduen tasak. Ez da aldatu.

20.–Lurzorua okupatzearen gaineko ordenantzak.

–Merkatuko saltokiak (merkatu txikia) paratzeko, egun bakoitzeko: 7,00 euro (zatikirik gabe).

–Merkatuko saltokiak festetan paratzeko, egun bakoitzeko: 17,00 euro (zatikirik gabe). Aldez aurretik ordainduz gero, 13,00 euro.

–Salmenta toki bat baino gehiago erabiliz gero, bigarren tokitik aurrera 23,00 euro salmenta toki bakoitzeko. Aldez aurretik ordainduz gero, 19,00 euro salmenta toki bakoitzeko.

–Barrakak, tiro egiteko postuak eta antzekoak paratzeko, egun bakoitzeko: 30,00 euro (zatikirik gabe), 50,00 euroko fidantzarekin. Aldez aurretik ordainduz gero, 25,00 euro.

21.–Bisitariaren Etxearen tarifak.

–75 minutuko bisita gidatua: banakoak: 4,50 euro; haurrak: 3,00 euro; taldeak: 3,50 euro.

–San Saturnino elizaren bisita gidatua (gurtza gunea): banakoak: 3,50 euro; haurrak: 1,50 euro; audiogidarekin, 2,50 euro; taldeak: 3,00 euro.

–Trikuharrien bisita: banakoak eta haurrak: E.D.; taldeak: 4,65 euro.

–Artaxoako Hiribilduaren bisita gidatua: banakoak eta haurrak: E.D.; taldeak: 4,65 euro.

–Osagarriak:

• Hizkuntzagatik: 1,00 euro (banakoak, haurrak, taldeak).

• Ordutegitik kanpo egiteagatik: 1,00 euro (banakoak eta haurrak; taldeak: E.A.).

• Ingurabideko pasealekua eta Jerusalemgo Ama Birjinaren ermita bisitatzeagatik: 1,00 euro (banakoak, haurrak, taldeak).

Haurren tarifa 6-13 urte artekoei aplikatuko zaie. 6 urte baino gutxiago dutenek ez dute ordaintzen. Taldeko tarifa 30 lagunetik gorako taldeei aplikatuko zaie. E.D.: ez dago. E.A.: ez da aplikatzen.

–Eskola-taldeentzako tarifak (6-13 urte):

• Harresien bisita gidatua (kanpoaldea): 1,95 euro.

• San Saturnino elizaren bisita gidatua (gurtza gunea): 1,95 euro.

• Artaxoako harresien eta San Saturnino elizaren bisita gidatua: 2,80 euro.

• Trikuharrien bisita gidatua: 3,80 euro.

Tarifek BEZaren %21 dute barne. BEZaren ehunekoa aldatzen bada, horren arabera eguneratuko dira.

Tarifa hauek orain eskaintzen diren produktuei aplikatzen zaizkie. Hala ere, etorkizunean bestelako produktu edo zerbitzu turistikoak eskaintzen ahalko dira.

22.–Zuhaitzak, zuhaixkak eta basobera zaindu eta babesteko araudia. Ez da aldatu.

23.–Udal Artxiboaren araudia.

Agirien fotokopiak, fotokopien prezio berean. Agiriak bilatzen erabilitako denbora kobratuko da: euro bat 15 minutuko edo zatiki bakoitzeko, xehetasunak emanda betiere.

24.–Kultur gelak eta aretoak erabiltzea (Kultur Etxea).

–20,00 euro eguna.

–50,00 euro hilabetea.

25.–Udalaren makina teleskopikoa alokatzea, langilearen lana barne: 45,00 euro ordua (zatikirik gabe).

Pala alokatzea, langilearen lana barne: 53,00 euro ordua (zatikirik gabe).

–Eszenatokia alokatzea: 50,00 euro, gehi muntatzeko orduak. Artaxoaren barnean erabiltzeko alokatzen ahal da bakarrik.

26.–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren tasak.

–Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) emateko tasak:

DIRU-SARRERA GORDINAK, LAGUN BAKOITZEKO (eurotan)

HILABETEKO KUOTA

(eurotan)

EUROAK ORDUKO

Zenbateko honetatik

Zenbateko hau arte

0,00

180

0,00

0,00

181

210

16,14

0,78

211

240

22,94

1,09

241

270

26,78

1,28

271

300

30,60

1,46

301

330

40,53

1,93

331

360

49,71

2,37

361

390

57,38

2,74

391

420

65,01

3,09

421

450

72,66

3,53

451

480

80,30

3,91

481

510

104,40

4,97

511

540

128,51

6,12

541

600

160,64

7,65

601

660

171,44

8,16

660,00 eurotik gora

Familia-langile baten kostu osoa: 11,89 euro*

(*) Tasa kalkulatzeko, eguneko ordu bateko laguntza hartzen da oinarritzat (21 ordu hilabetean). Ordu gehiago edo gutxiago erabiltzen bada eguneko, kostua proportzioan aterako da.

–Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ortopediako materiala alokatzeko tasak:

• Gurpil-aulkia, 7,65 euro hilean.

• Ohe artikulatua, 7,65 euro hilean.

• Garabi artikulatua, 11,46 euro hilean.

–Diru-sarrera potentzialak zehazteko, etekinak zenbatesteko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A. Hiri-lurreko ondasunak. %1,30 hiri-lurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kendura egin ondoan.

B. Landa-lurreko ondasunak. Errentaren batez besteko prezioa:

–Ureztalurra: 28,50 euro.

–Lehorreko lurra: 18,40 euro.

27.–Virgen de Jerusalén Zahar Etxea.

MENDEKOTASUNA

GELA

EUROAK HILEAN

Mendekotasunik ez dutenak

Banakako gela

1.082,35

Mendekotasunik ez dutenak

Binakako gela

1.001,29

Mendekotasun moderatua

Bata nahiz bestea

1.560,18

Mendekotasun larria

Bata nahiz bestea

1.736,99

Mendekotasun handia

Bata nahiz bestea

1.919,20

–Farmazia tasak:

• Alokairua: 360,12 euro.

• Ura: 6,32 euro.

• Berokuntza: 26,72 euro.

• Argia: gastatutako kW-ak gehi 0,215.

–Beilatokia:

• Egoitzako egoiliarrak: 0,00 euro.

• Erroldatuak: 146,89 euro.

• Erroldatu gabeak: 189,32 euro.

28.–Artaxoako Udalaren 0tik 3 urte bitarteko haur-eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko tasak.

–Familiek ordaindu beharreko tarifa zehazteko, erabiliko da Hezkuntzako kontseilariak dagokion foru aginduan ezarritako taula. Foru agindu horrek ezartzen ditu, 0tik 3 urte bitarteko haurrez arduratzeagatik, udalen titulartasuneko ikastetxeetan familiek ordaindu beharreko tarifak, Hezkuntza Departamentuarekin sinatu hitzarmenen bidez finantzatzen diren ikastetxeetan aplikatzekoak, Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen araudiaren arabera.

–Matrikula kuota: 50,00 euro. Kuota hori gero konpentsatuko da, hilabetekoak ordaintzen direnean, zehazki, azkeneko hilabetekoak ordaintzean.

Adierazi behar da, halaber, erroldari buruzko aipamenak egiten direla sortzapen egunean erroldatuta dauden guztiei begira, gutxieneko antzinatasuna 2021eko urtarrilaren 1ekoa badute.

29.–Musika Eskolako tasak.

A. Haurren ikasgela, eta Musika eta Mugimendua.

–Haurren ikasgela, 5 urteko ikasleak (Haur Hezkuntzako 2. eta 3. maila): 18,00 euro hilean.

–Musika eta Mugimenduko lantegia, 6 urteko ikasleak (Lehen Hezkuntzako 1. maila): 18,00 euro hilean.

(Eskolak emateko, gutxienez 4 ikasle beharko dira).

B. Musikako Lehen Zikloa.

–Lehen maila: 61,00 euro hilean.

–Musika hizkuntza, ordu bat astean.

–Musikarako lanabesak, ordu bat astean.

–Instrumentua, 30 minutu astean, bakarka.

–Bigarren maila: 61,00 euro hilean.

–Musika hizkuntza, ordu bat astean.

–Musikarako lanabesak, ordu bat astean.

–Instrumentua, 30 minutu astean, bakarka.

C. Musikako Bigarren Zikloa.

–Hirugarren maila: 77,00 euro hilean.

–Musika hizkuntza, ordu bat astean.

–Musikarako lanabesak, ordu bat astean.

–Instrumentua, 35 minutu astean, bakarka.

–Instrumentu taldea, 45 minutu astean.

–Ahots taldea, 45 minutu astean.

–Laugarren maila: 77,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza, ordu bat astean.

–Musikarako lanabesak, ordu bat astean.

–Instrumentua, 35 minutu astean, bakarka.

–Instrumentu taldea, 45 minutu astean.

–Ahots taldea, 45 minutu astean.

D. Musikako Hirugarren Zikloa.

–Bosgarren maila: 79,00 euro hilean.

–Musika hizkuntza, ordu bat astean.

–Musikarako lanabesak, ordu bat astean.

–Instrumentua, 40 minutu astean, bakarka.

–Instrumentu taldea, 45 minutu astean.

–Ahots taldea, 45 minutu astean.

–Seigarren maila: 79,00 euro hilean.

–Musika hizkuntza, ordu bat astean.

–Musikarako lanabesak, ordu bat astean.

–Instrumentua, 40 minutu astean, bakarka.

–Instrumentu taldea, 45 minutu astean.

–Ahots taldea, 45 minutu astean.

E. Musikako Laugarren Zikloa.

Aukerakoa ikasle helduentzat edo nahitaezkoak diren hiru zikloak bukatu dituztenentzat, behar dituzten horietan matrikulatzeko:

–Instrumentua, 30 minutu astean: 47,00 euro hilean.

–Instrumentua, 40 minutu astean: 62,00 euro hilean.

–Musika hizkuntza, ordu bat astean: 18,00 euro hilean.

–Instrumentu taldea, 45 minutu astean: 18,00 euro hilean.

–Ahots taldea, 45 minutu astean: 18,00 euro hilean.

–Pop-Rock gela: 20,00 euro hilean.

–Entseatzeko instrumentuen alokairua: 9,00 euro hilean.

–Musika hizkuntza, ordu bat astean.

–Musikarako lanabesak, ordu bat astean.

–Instrumentua, 40 minutu astean, bakarka.

–Instrumentu taldea, 45 minutu astean.

–Ahots taldea, 45 minutu astean.

Instrumentuz aldatzen diren ikasleek, Musika Hizkuntzako zein mailatan matrikulaturik dauden, maila horri dagokion zikloaren kuota osoa ordaindu beharko dute, nahiz eta instrumentu taldeko eskolak ez hartu. Musikako sei mailak bukatutakoan, bere garaian egin ez zituzten instrumentu taldeko eskolak hartuko dituzte, eta ez da kobratuko horiei dagozkien kuotak.

Familia ugari bateko ikasleek %50eko deskontua izanen dute kuota horietan guztietan. Deskontua egin ahal izateko, familia ugariaren txartel eguneratuaren fotokopia aurkeztu beharko da urtero. Ez da halako deskonturik eginen bigarren instrumentuaren kuotan.

Erroldaturik ez daudenek %37 gehiago ordaindu beharko dute modalitate guztien kuotan.

Aipatu tasa eta prezio publikoek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udal honi zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Do-mezain.

Iragarkiaren kodea: L2100880