23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2021eko lan egutegia

Lanegunen eta egun baliogabeen 2021eko egutegia osatzeko espedientea aztertu, eta Arbizuko Udalaren bulegoetan 2021an izango diren jaiegunen egutegia onesten da aho batez:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 24 eta 25a: Herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Era berean, baliogabeak izango dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegu-nak.

Bigarrena.–Arbizuko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da (217 lanegun), eta honela bana-tuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

3. Gainera jaiegun 1 gehiago ezarri da, langile bakoitzak hautatzekoa.

Hirugarrena.–Arbizuko Udaleko Erregistro Orokorra 09:30etik 14:30era arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Arbizuko Udalaren web-orri ofizialean, orok jakin dezan.

Arbizun, 2021ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2100993