23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2021eko zerga-tasak

Udalak, 2020ko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. 2021erako aldatzen dituen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Honela arautu da:

2021eko karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Tributuz besteko baliabideak

I.–Herri-lurretako aprobetxamenduak:

Herri-basoa: 0,00291 euro/puntua.

Ureztalur bihurtua: 37,00 euro/erregu.

II.–Urbanizazio kuotak:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.

III.–Isunak:

Lurrak, eraikinak etab. mantentzeko lanen gaineko xedapenak urratzeagatik: 300,51 euro eta 6010,12 euro bitarte.

–Trafikoa Estatuko araudian orokorrean onetsi direnak.

IV.–Auzolana eta bidelana:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da: gehienez ere 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.

TRIBUTUAK

I.–Toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak:

A) Legarra eta harea ateratzea:

1,50 euro/metro kubo.

B) Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak:

1. Erabilera publikoko lurretako lurpea okupatzea.

Biltontzi bakoitzeko, urtean: 46,00 euro.

Gasa banatzeko sarearen metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,05 euro.

2. Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta gisako muntadurekin.

0,40 euro metro lineala, egunean.

3. Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren beste ibilgailuak.

1. tarifa.–(Merkatu txikia): 1,25 euro metro lineal bakoitzeko egunean, gehienez 3 metro sakon izanik.

2. tarifa.–10 m² bitarte: 4,15 euro/eguna.

10 m²-tik 50 m²-ra bitarte: 7,35 euro/eguna.

Hortik gora: 0,30 euro/m²/eguna.

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

3. tarifa.–Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak, baimena propio ematen zaienean, nahiz tasa ordaindu izanak baimena berez ez ekarri. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,30 euro.

4. Salmenta automatikoko aparatuak eta gisako beste batzuk, eremu publikoan edo lurgainean jartzen direnak.

Aparatu bakoitza, urtean: 50,00 euro.

5. Irabazi-asmoz, mahai eta aulkiak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

Mahai eta lau aulkiz hartutako metro koadro edo horren zatiki bakoitzeko:

a) Denboraldia: 43,20 euro.

c) Eguna: 4,90 euro.

4. Eremu publikoa okupatzea taberna barra eramangarriekin eta/edo Dj-arekin:

20,00 euro/eguna, taberna-barra eramangarri eta/edo Dj bakoitzeko, luzeran 4 metro lineal baino laburragoa bada.

C) Zangak egitea:

a) Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du: 1,00 euro/eguna.

b) Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du: 1,85 euro/eguna.

c) Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.

D) Ibilgailuen sarbidea espaloian barna:

24,50 euro/metro lineala.

E) Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak, lurzoruan, lurgainean eta lurpean:

%1,5 fakturazioko diru-sarrera gordinen gainean.

F) Udalaren lokalak erabiltzeko tasak:

I. epigrafea:

1. Orduka.

Lokalak erabiltzen badira kirol, kultur eta/edo aisia arloko jarduera kostubidezkoak egiteko, antolakuntza Ablitasko Udaletik kanpokoa bada (kontratatu gabeko langileak).

A. Kultur Etxeko gela: 5,00 euro ordua.

B. Kultur Etxeko erakusketa gela: 5,00 euro ordua.

C. Kultur Etxeko aretoa: 25,00 euro ordua.

D. Ikastetxeko gimnasioa: 5,00 euro ordua.

2. Egunka:

A. Kultur Etxeko gela: 50,00 euro/eguna.

B. Kultur Etxeko erakusketa gela: 100,00 euro/eguna.

C. Kultur Etxeko aretoa: 200,00 euro/eguna.

D. Kiroldegiko instalazioak, kiroldegi estalia izan ezik: 100,00 euro/eguna.

E. Pabiloi estalia:

–Zorua estali gabe: 100,00 euro eguneko.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituko da.

F Beste lokal batzuk:

a. Ikastetxeko gelak: 50,00 euro/eguna.

b. Ikastetxeko gimnasioa:

–Zorua estali gabe: 100,00 euro/eguna.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituko da.

II. epigrafea.–Ikus-entzunezko materiala, argiteria eta/edo soinua:

A. Bideo proiektagailu digitala: 25,00 euro.

B. Zinea proiektatzeko pantaila: 45,00 euro.

C. Zerbitzu teknikoak, 4 ordu: 150,00 euro.

D. Zerbitzu teknikoak, 8 ordu: 250,00 euro.

8 ordutik gora, gehitutako ordu bakoitzeko, 26,00 euro.

II.–Toki entitatearen eskumenekoak diren jarduera administratiboak egiteko edo zerbitzuak emateko tasak:

A) Agiriak eta lizentziak egin eta tramitatzea:

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta faxak. 0,20 euro, orrialde bakoitza.

b) Hiri antolamenduko planoen kopia bakoitza, DIN A-3koa gehienez ere: 4,40 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.

d) Agiriak bilatzea udal artxiboan eta/edo erregistroan: 2,00 euro agiriak bilatzeko eskaera edo erregistro bakoitzeko.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,60 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 12,50 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako obra-lizentzia eskaerak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Tramitazio hutsa: Gutxienez ere: 43,00 euro.

b) Lehenengoz okupatzeko lizentzia eskuratzea. 43,00 euro.

c) Plan partzialak, xehetasun-azterketak, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak eta gisakoak onetsi eta aldatzea: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

d) Establezimenduen irekitzeko lizentziari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak, 43,00 euro.

e) Jarduerarako eta/edo irekitzeko lizentzien titulartasuna aldatzea: 43,00 euro.

f) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko tramitazioa: 10,00 euro.

g) Arriskutsu gerta daitekeen animalia edukitzeko lizentzia: 13,00 euro.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileenak: Lanpostu hutsen lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: deialdian zehaztutakoa.

b) Obra eta zerbitzuenak: obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: baldintzetan zehaztutakoa.

c) Ahalmenak askiestea: 10,00 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak.

a) Eraikinak ikuskatzea alderdi batek eskaturik: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

b) Lerrokadurak eta sestrak seinalatzea: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

6. Irekitzeko lizentziak: gutxienez: 43,00 euro.

Ekonomia-jardueren gaineko zergaren kuotaren gainean: %1.

7. Ikuskapenak:

1.–Gutxieneko eskubideak: 43,00 euro.

2.–Ikustaldiak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik; ikustaldi bakoitzeko: 43,00 euro.

3.–Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, m² eraiki bakoitzeko: 0,50 euro.

4.–Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, aldi bakoitzeko: 43,00 euro.

Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:

a) Azterketa berak eskaturik egiten denean.

b) Azterketa Udalak aginduta edo kontraesanezko espedientea dela-eta egiten denean, betiere bidezkoa denean higiezin osoa edo zati bat sendotu edo eraisteko obrak egitea.

5.–Eraikinen hondamen egoeraren gaineko espedienteak eragindako ikuskapena: 3. epigrafean horretarako zehaztu den tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.

6.–Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 43,00 euro.

B) Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak:

1. Igerilekuak:

–6 urtetik beherakoak eta %65etik gorako desgaitasuna dutenak: doan.

–%65etik beherako desgaitasuna dutenak, erretiratuak eta pentsiodunak: 20,00 euro urtean.

–Sarrerak:

• Igerilekuen denboraldian:

  • 6 eta 15 urte bitartekoak: 2,00 euro egunean.
  • 16 urtetik gora: 4,00 euro egunean.

• Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean:

  • 6 eta 15 urte bitartekoak: 1,25 euro egunean.
  • 16 urtetik gora: 3,00 euro egunean.

ABONAMENDUAK

URTEAN

HILABETEKOA

6 eta15 urte bitartekoendako, banakakoak

37,50 euro

10,00 euro

16 urtetik gorako banakakoak

50,00 euro

20,00 euro

2 kideko familia unitatea

94,00 euro

Ez da

3 kideko familia unitatea

98,00 euro

Ez da

4 kideko edo gehiagoko familia unitatea

110,00 euro

Ez da

Oharra: sarrerek eta abonamenduek, indarrean dauden bitartean, instalazioetara sartu eta haiek arauei jarraituz erabiltzeko baimena ematen dute.

1998rako ordenantzan egin aldaketak bere horretan dirau: kendu egin dira ordenantzaren A eta B apartatuak, eta tarifak bateratu dira.

2. Udalaren kirol instalazioen erabilera:

Padel pista, pabilioia eta pilotaleku estalia erabiltzea, argindarra erabiltzea beharrezkoa denean: 2,00 euro ordua.

C) Udal hilerriko tasa:

a) Lurperatzeko eta hobitik ateratzeko eskubideak: 62,50 euro.

b) Nitxoak, hobiak edo lur puskak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

Nitxoak: 700,00 euro.

Hobiak: 1.550,00 euro.

Lurra:

1. Hilobiak, 3,75 metro koadro bitartekoak (1,5 x 2,5): 120,00 euro/metro koadroa.

2. Hilobiak, 3,75 metro koadrotik gora, 6 metro koadro arte: 233,00 euro/metro koadroa.

D) Gazteen txokoaren tasak:

Erabiltzaile bat, familia bakoitzeko: 135,00 euro, denboraldi osoa.

Bi erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 120,00 euro, denboraldi osoa.

Hiru erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 90,00 euro, denboraldi osoa.

Eguneko sarrera: 4,00 euro.

Denboraldi osoa hiru epealditan ordainduko da.

E) Ezkontza zibila herrigunetik kanpo egiteko tasak:

150,00 euro.

F) 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea:

Nafarroako Gobernuaren tarifak.

G) Informatika gela:

Ikastaroak: Gastu itzulketa.

H) Oinezkoendako eremura sartzea:

Oinezkoen eremura sartzeko agintea: gastua itzultzea.

Isunak oinezkoendako eremuan gaizki aparkatzeagatik: dagokion ordenantzan ezartzen diren zenbatekoak.

I) Musika eskola: ikasturte osoa:

Haurtzaindegi musikala, 1. eta 2. maila: 109,80 euro. Hastapena, 169,20 euro.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 199,35 euro.

Musika Hizkuntza, helduak: 129,60 euro.

Instrumentuak: 357,75 euro.

J) Ikastaroak:

–Kuota, ikastaroa 2 egun astean:

Kirol instalazioetan abonatu gabeak: 60,00 euro/epealdia.

Kirol instalazioetan abonatuak: 50,00 euro/epealdia.

–Kuota, egun 1 astean:

Kirol instalazioetan abonatu gabeak: 30,00 euro/epealdia.

Kirol instalazioetan abonatuak: 25,00 euro/epealdia.

III.–Kontribuzio bereziak:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

IV.–Udal zergak:

A) Lurraren kontribuzioa:

Karga-tasa: %0,31.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea: %40,00.

B) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

Karga-tasa: % 4,50.

C) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

D) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:

Lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, Toki Ogasunei buruzko legedian ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira.

Zerga-tasa: %20.

E) Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

Zerga-oinarria: hiri-lurraren gaineko kontribuzioarena.

Karga-tasa: %13,50, hiri-lurraren gaineko egungo kontribuzioaren gainean.

F) Luxuzko gastuen gaineko zerga:

a) Apustu gurutzatuetan, %15,00.

b) Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan, %30,00.

c) Bingoko sarietan, %10,00.

ERANSKINA

Xedapen Iragankorra.

2020ko martxoaren 14tik aurrerako ondorioekin, eta 2021. urtera arte, bertan behera geratzen dira lurzoruaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezartzen diren 1.5. epigafreko tasak (“Irabazteko xedearekin mahaiak eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea”).

2020ko martxoaren 14a baino lehen baimendutako erabileren kasuan, I.5 epigrafeari dagozkion tasak proportzionalki kalkulatuko dira, data horretara arte igarotako urteko egunen arabera, eta bidezkoak diren diru-sarreren itzulketak eginen dira.

Ablitasen, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2100833