23. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1473E/2020 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Allingo Udal Plan Orokorraren hirigintza arloko determinazio egituratzaile batzuen aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Aldaketa Allingo Udalak sustatu du, eta hirigintza araudiaren 61. eta 62. artikuluei eragiten die.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute. Allingo Udalak 2020ko ekainaren 24an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27koan. Espediente kodea: 0001-4810-2020-000044.

Espedientearen xedea da Allingo Udal Planaren araudiaren 61. eta 62. artikuluak aldatzea, baratzezaintzari laguntzeko eraikinei eta etxeko baratzezaintzari lotutako eraikinei buruzkoak. Proposamenean aisialdiko etxolen neurriak handitzea aurreikusten da, Lurralde Antolamenduko 4. Planaren PN-8 eranskineko irizpideekin bat, eta horrelako eraikinak ezartzeko gaur egun dagoen lurzatien azaleraren muga kentzea.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik, ondorioztatu da proposamenak ez duela ukipen nabarmenik eraginen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Allingo Udal Plan Orokorraren hirigintza arloko determinazio egituratzaile batzuen aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, eta ondorioztatzen da ez duela ingurumen ondorio nabarmenik sortzen. Aldaketa Allingo Udalak sustatu du, eta hirigintza araudiaren 61. eta 62. artikuluei eragiten die.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Allingo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2016386