229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia Sagardia kaleko 29-45 zenbakietan, 3. poligonoko 1120., 1121., 1122., 577., 576., 575., 574., 573. eta 572. lurzatietan. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2021eko irailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Sagardia kaleko 29-45 zenbakietan, 3. poligonoko 1120., 1121., 1122., 577., 576., 575., 574., 573. eta 572. lurzatietan. Manuel Valencia Bergera arkitektoak idatzi du eta aipatu lurzatien jabeek sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira.

Urdiainen, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2113703