229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, desjabetze-espedienteak ukitutako finka okupatu aurreko aktak egiteko, Hilarión Eslava kaleko 7ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarekin bat

Iruñeko Udalak 2021eko ekainaren 3ko osoko bilkuran erabakita (178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 30ean), Hilarión Eslava kaleko 7ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onetsi zen, 2020ko azaroaren 5eko osoko bilkuran erabaki baten bidez onetsitako plan bereziarekin bat (2021eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura, otsailaren 2an).

Halaber, Nafarroako Gobernuak 2021eko abuztuaren 25ean hartutako erabakiaren bidez adierazi zen “Eslava kaleko 7ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela, nahitaez desjabetzeko. Aipatu erabakia 2021eko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an.

Horrenbestez, Iruñeko Udalak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan adierazitakoarekin bat, erabaki du deitzea desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei, norbanako zedulatan jakinaraziko zaien moduan, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta “Diario de Navarra” eta “Diario de Noticias” egunkarietan argitaratuko diren iragarkietan ere, okupatu aurreko aktak egiteko, ondotik zehazten den tokian, egunean eta orduan ager daitezen, deustan ukatu gabe finkara joateko aukera, beharrezkotzat joz gero:

Tokia:

Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoa.

Hilarión Eslava kalea, 1 bis, Iruña (Nafarroa).

Data eta ordua:

2021eko urriaren 18an (astelehena), goizeko 9:30ean.

Iragarki honek balio izanen du jakinarazteko identifikatu ezin izan diren interesdunei, ukitutako ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei, halakorik egonez gero, bat etorriz indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin.

Ukitutakoak edo horien ahaldunak agertuko dira, Nortasunaren Agiri Nazionala aldean daramatela, baita beren titulartasuna frogatzen duten agiriak ere, eta perituak eta notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

Interesdunek beren eskura izanen dituzte espedientea eta planoak Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoan, Hilarión Eslava kaleko 1 bis zenbakian.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarrean dagoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (urriaren 1eko 39/2015 Legea) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2021eko irailaren 17an.–Idazkari teknikoa, Fermín Bacaicoa Barno.

Iragarkiaren kodea: L2113834