229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2478/2021 EBAZPENA, irailaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Francisco Javier Monreal Arteta jauna izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, zaintzailearen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 2629/2019 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko hamalau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2019ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 3313/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 182/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 959/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1668/2021 Ebazpenaren bidez egin zen izendapena.

Izendatutako izangaietatik, igoera txandako Yolanda Albisu Cajal andreari borondatezko eszedentzia eman zaio jabetze-hartzearen egunetik beretik, une horretan beste Administrazio Publiko batean lanpostu finko batean ari baitzen.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta igoera txandan gainditu duen izangai gehiagorik ez dagoenez, bidezkoa da lanpostu huts hori oposizioa gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2koan, Brígida Soriano Garcia andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, txanda irekian gainditu duten izangaien zerrendako hurrengo izangaia baitzen, baina zaintzaile izendatzeari uko egin zion.

Aurrekoa kontuan harturik, 2021eko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 6koan, beste izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, Francisco Javier Monreal Arteta jaunaren aldekoa, bera baitzen txanda irekian gainditu duten izangaien zerrendako hurrengoa.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Francisco Javier Monreal Arteta jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zaintzailearen lanpostuan aritzeko, eta hari esleitzea plantillan 3212 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko San Jose zentroari atxikia.

2. Xedatzea ezen Francisco Javier Monreal Arteta jaunak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Unitatean jabetu beharko duela lanpostuaz (González Tablas kalea 7, Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko irailaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2113780