229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Xehetasun-azterketa UO-45 unitatean. Hasierako onespena

Oteitzako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2021eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Rubén García López de Goicoecheak eta María del Puy Sanz Oronozek sustatutako xehetasun-azterketa, Oteitzako Udal Plan Orokorreko UO-45 unitatean lerrokadurak eta zabaltasunak aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin.

Oteitzan, 2021eko irailaren 21ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2114031