229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Zati baten okupazioa 5. poligonoko 17. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2021eko irailaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, Lesakako udalerriko 5. poligonoko 17. lurzatiko 10 m² (herri-lurrak) okupatzeko espedientea. Helburua da estazio meteorologiko bat instalatzea. Proiektua Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak sustatu du. Orobat, lurren okupazioa gidatuko duten baldintzen orria onetsi da, espedientean ageri den dokumentazioarekin bat etorriz.

Erabakia eta aipatutako espedientea 15 egun baliodunean egongo dira jendaurrean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki irizten dieten alegazio edo erreklamazioak jar ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Lesakan, 2021eko irailaren 17an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2113817