229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Xehetasun-azterketa Iturgoiengo UC-8.4 unitatean. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko irailaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Iturgoiengo UC-8.4 unitatean (Gesalatz).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Gesalatzen, 2021eko irailaren 13an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2113907