229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa Eremuko Plan Partzialean, Udal Plan Orokorreko APA 7 Plan onetsiarekin (Industrialdea). Hasierako onespena

Alkatetzaren abuztuaren 31ko 61-U/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen aldaketa Eremuko Plan Partzialean, Lizarrako Udal Plan Orokorreko APA 7 Plan onetsiarekin (lehen S-5eko 2. EU, industrialdea), bat etorriz Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk idatzitako agiri teknikoarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Lizarran, 2021eko irailaren 13an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2113704