229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Dirulaguntzen deialdi publikoa, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko (GGKEak, 2021). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 584829.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/584829).

Alkatetzaren irailaren 20ko 400/2021 Ebazpena, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena (elkarte, instituzio, fundazio eta/edo gobernuz kanpoko erakundeentzat), 2021eko aurrekontutik.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: deialdian parte har dezakete garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak betetzen badituzte, eta Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendako kideetako batean eginez gero jarduera.

Bigarrena.–Xedea: oinarri hauen xedea da arautzea Oltza zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak gauzatu ditzaten garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko; berdin herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, edo herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, hala pasadizoan diren pertsonekin nola pertsona lekualdatuekin.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 5.500,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2021eko irailaren 22an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2114065