229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egin daitezen (GKEak, 2021). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 584859.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/584859).

Alkatetzaren irailaren 20ko 400/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen dirulaguntzen deialdi publiko bat, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko (gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio eta/edo elkarteentzat), 2021eko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak: dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte deialdiaren 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen dituzten gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio eta elkarteek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko elkarte, fundazio eta/edo erakundeei, Nafarroan genero berdintasunarekin, osasunarekin, elkartasunarekin eta interes sozialarekin lotutako proiektuak egin ditzaten.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 6.000,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2021eko irailaren 22an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2114163