229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Finkak normalizatzeko proiektua (OS1-4, OS1-5, OS1-EL3 eta OS1-V2), Olkozko 3. poligonoko 354., 409., 356. eta 355. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko irailaren 17ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen finkak normalizatzeko proiektu bat OS1-4, OS1-5, OS1-EL3 eta OS1-V2 lurzatietarako, Ana Oficialdeguik (arkitektoa) eta Cristina Viñak (abokatua) idatzia eta Biurrun-Olkozko Udalak sustatua, 3. poligonoko 354., 409., 356., 355. katastro-lurzatietan. Proiektuaren xedea da finken konfigurazio fisikoa normalizatzea eta, horrela, behin betiko onetsitako plangintzaren eskakizunetara moldatzea (S1 Olkotz Hiri-jarduketarako Plan Berezia). Hala bada, bidezkoa da informazio publikoaren izapidea hastea, eta izapideturiko espedientea jendaurrean egonen da udaletxean (Jai Eder plaza, Biurrun), 08:30etik 11:30era, astelehenetik ostiralera, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok azter dezan eta bidezko alegazioak aurkez ditzan.

Agiria kontsultagai egonen da Udalaren egoitza elektronikoan: www.biurrun-olcoz.es.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta haren aurka, beraz, ezin izanen da aurkeztu inolako errekurtsorik.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko irailaren 17an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2113878