229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun Azterlana 7. poligonoko 301. partzelan. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, irailaren 14an emandako 269/2021 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion 7. poligonoko 301. partzelaren –Itzea karrika, 4– xehetasun azterlanari. Comunidad de Propietarios de Itzea 4 da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2021eko irailaren 16an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2113733