229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 69. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Melody Barandalla Martonek eta Oscar Aguirre Rodriguezek sustatua. Xedea da eraikin bat egitea 3. poligonoko 69. lurzatiaren atzeko aldean, beheko solairuan.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2021eko irailaren 16an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2113731