229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Epea irekitzea automozioaren sektoreko Nafarroako enpresentzat Indian eginen den ekintza komertzialean parte hartzeko.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako laugarren Nazioarteko Plana prestatu du (PIN4), Foru Komunitatearen posizionamendua hobetzeko asmoz.

Nafarroako laugarren Nazioarteko Planaren barnean, India da automozioaren sektorearen ahalegina ardaztea merezi duten lehentasunezko herrialdeetako bat, bertan dauden aukerabideengatik.

Automozioa eta osagaien merkatua Indiako industriako eragile nagusietako batzuk dira, eta une hauetan hazkunde handiko eta aukera ugariko prozesu batean murgilduta daude. Aurreikuspen baikorrak daude 2021eko bigarren seihilekoari begira, eta espero da 2022. urteari begira sektoreak susperraldi bat izatea. Horregatik guztiagatik, merkatu-hobi bat da Nafarroako enpresentzat.

Ekintza 2021eko azarotik abendura bitarte eginen da, eta, egungo osasun egoera dela-eta, gehiena online formatuan izanen da.

Ekintzaren xedea:

Nafarroako automozioaren sektorea Indian sustatzea:

–Nafarroako enpresa taldearentzako benetako negozio aukerak identifikatzea eta lantzea, destinoko eragileekin.

–Indiako enpresa eta erakundeekin harreman komertzialak eta/edo lankidetza teknologikorako harremanak sortzea, produktuak elkarrekin fabrikatzeko, teknologia elkarri aldatzeko, azpikontratazioak egiteko, elkarlanerako aliantzetarako, ezagutza trukatzeko, eta abar.

Ekintzaren edukia:

Finantzatutako ekitaldiak honako jarduera hauek bilduko ditu:

–Abiapuntuko bilera, parte hartzen duen enpresa nafar bakoitzaren barne egoera analizatzeko.

–Balizko bezeroen eta destinoko gako-eragileen profilak zehaztea.

–Negozio aukerak bilatzea eta identifikatzea, Indiako enpresen azpikontratazio beharrak oinarri harturik.

–B2B topaketak Indian sektorean jarduten duten gako-eragileekin eta balizko bezeroekin.

–Ekintzan parte hartzen duten Nafarroako enpresen katalogo bat prestatuko da. Formularioan eskatutako informazioa aurkezten duten enpresek ziurtatua izanen dute katalogo horretan agertzea.

Enpresa parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak:

Ekintza honetan parte hartzen duten enpresek bete behar dituzten baldintzak honako hauek dira:

–Automozioaren sektoreko balio-katearen faseren batean aritzen diren enpresak edo zentro teknologikoak izatea (osagaien fabrikatzaileak, zentro teknologikoak, ingeniaritzak, mekatronika, material berrien fabrikatzaileak, elektronikaren fabrikatzaileak star-up-ak...).

–Nafarroan egoitza edo helbide soziala izatea eta bertan garapen eta/edo ekoizpen lanak gauzatzea.

Eskaera aurkezteko epea:

Eskaerak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, 2021eko urriaren 30eko 14:00ak baino lehen, Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz, Interneteko helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/accion-comercial-para-empresas-navarras-del-sector-de-la-automocion-en-india

Fitxa horretan, formulario bat betetzea eskatzen da, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Ekintzan parte har dezaketen enpresen gehieneko kopurua:

Ekintza honetan 6 enpresak parte har dezakete, gehienez. Eskaerak aurkezten diren ordenaren arabera hautatuko dira enpresa parte-hartzaileak, gehieneko kopurura heldu arte.

Eskaera onartuz gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak mezu bat bidaliko die inskripzio fitxan adierazitako gaitutako helbide elektronikora.

Enpresa parte-hartzaileen betebeharrak:

–Enpresaren datuak jakinaraztea, ekintzan parte hartzeko eskaeran zehazten direnak.

–Ekintza egiten denetik 15 eguneko epean, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorriko dien balorazio inkesta betetzea.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F2113867