229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2021 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, abiarazten duena “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala”. Proiektuaren xedea da Ega ibaiaren arroa batez ere Leringo eta Carcarko udal-mugarteetan hornitzen duen adarraren trazaduraren aldaketa, eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du.

Erabaki horren arabera, “eraiki ahal izateko, desjabetzearen bidez edo Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Legearen babesaren bidez lortuko da lurrak okupatzeko bermea, nekazaritzako azpiegituren jarduketaren onuradun diren lurren kasuan, Nafarroako Gobernuak jarduketa horretarako dekretua onetsi ondoren”.

Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 1ean hartutako erabakiaren bidez adierazten da presakoa dela “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Aguas de Navarra SA sozietate emakidaduna da desjabetzearen onuraduna.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Abiaraztea “Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko eremuan” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea.

2. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunari eta Leringo eta Sesmako udalei, eta horiek premiatzea haien iragarki taulan argitara dezaten.

Iruñean, 2021eko irailaren 10ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“Ureztalurretako jarduketen proiektua XXVI-Ega 3 sektorean, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko”.

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA Zk.

TITULARRA

ZORTASUNA EZARTZEA

ALDI BAT. OKUPAZIOA

OKUPAZIO IRAUNK.

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

LERINGO UDAL MUGARTEA

LE-201

Leringo Udalaren herri-lurrak

-

231

-

13

201B

Larreak

LE-202

Leringo Udalaren herri-lurrak

304

2.084

368

13

202A

Larreak

LE-203

Leringo Udalaren herri-lurrak

264

1.700

-

13

597A

Alorra Ureztalurrak

LE-204

Ricarte Ramírez, María

-

44

-

13

200B

Larreak

LE-205

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

13

131

-

13

168A

Altxonbidea

LE-206

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

47

262

-

13

169A

Altxonbidea

LE-207

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

-

6

-

13

170A

Altxonbidea

SESMKO UDAL-MUGARTEA

SE-001

Álvarez de Eulate Solano, M.ª Milagros

708

5.311

-

4

63B

Lehorreko alorra

SE-002

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

101

756

-

4

622A

Errepidea

SE-003

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

32

237

-

4

629A

Errepidea

Iragarkiaren kodea: F2113583