228. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2744/2021 EBAZPENA, irailaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita abuztuaren 4ko 2203/2021 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta, horrekin batera, oposizioaldiko lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia finkatu ziren.

Aipatu ebazpenaren eranskinean akatsa dagoela ohartuta, izan ere, Ricardo García Garrido jauna igoera txandan beharrean txanda irekian onartua izan dela ageri da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat, bidezkoa da hura zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2203/2021 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akats materiala zuzentzea, eta Ricardo García Garrido jauna txanda irekian onartzea.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko irailaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2113629