228. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien sei lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 3321/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urtarrilaren 7koan), oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Luis Miguel Arrondo Martinez jauna, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandakoa; Luis Calatayud Yuste, Elisa Achaerandio Alvira eta Itziar Berrospe García jaun-andreak, igoera txandakoak; eta Izaskun Sáinz Lezaun eta Mikel Irurita Iraizoz jaun-andreak, txanda irekikoak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko irailaren 10ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2113558