227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Akats zuzenketa, egoitza elektronikoaren domeinuan

2020ko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean, Galipentzuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzeari buruzko iragarkia argitaratu zen; hori guztia, bete zedin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan zezaten.

Argitaratzean domeinu okerra adierazi zen, horregatik, honako hau dioen lekuan:

Ebazten dut:

1. Galipentzuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.caseda.es helbide elektronikoan. Galipentzuko Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

Honako hau behar du:

Ebazten dut:

1. Galipentzuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.gallipienzo.es helbide elektronikoan. Galipentzuko Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Galipentzun, 2021eko irailaren 13an.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L2113591