227. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko irailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan, kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateari dagokionez.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2021eko irailaren 20an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2113885