225. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 8an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat berritzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, “Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da”.

Bestalde, artikulu horren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera, “aurreko apartatuan xedatutakoa hala izanik ere, kideak berretsiak edo ordeztuak izanen dira 5. eta 6. artikuluetan ezartzen den moduan, erakundearen ordezkagarritasuna alda dezaketen hauteskundeak egin eta gero edo bertako ordezkariak aldatuak izan ondoren”.

Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartutako Erabakiaren bidez Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen izendapena egin zen; Nafarroako ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari, FSIE-SEPNA sindikatuaren bidez, Laura Sanzol Olleta andrea izendatu zen.

2021eko ekainaren 28an, FSIE-SEPNA sindikatuak jakinarazi zuen Laura Sanzol Olleta andrea Pilar López Valderrama andreak ordeztuko duela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Pilar López Valderrama andrea izendatzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, FSIE-SEPNA sindikatuaren bidez Nafarroako ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari izateko, Laura Sanzol Olleta andrearen ordez, ordezkatzen duenaren gainerako kargualdirako, hau da, 2023ko azaroaren 6ra arte, 6.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseiluari igortzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko irailaren 8an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2113469