222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Epatzea, adjudikatutako herri-lurzatien kontzesioaren iraungipen zehapenari buruzko 21-01378 gora jotzeko errekurtsoan

Caparrosoko Udalak Jesús Javier Marín Irisok jarritako gora jotzeko 21-01378 errekurtsoa jaso du, Alkatetza honek 2021eko maiatzaren 14an emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horretan kontzesioaren iraungipen zehapena jartzen zen, norberak zuzenean ez lantzeagatik adjudikatutako herri-lurzatiak. Espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea xedatu da Alkatetzak 2021eko irailaren 9an emandako 424. Ebazpenaren bidez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruz garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian) xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da administrazio espedientean interesa izan dezaketen guztiek jakin dezaten. Honen bidez, epatzen zaie errekurtsoan agertzeko eta pertsonatzeko, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñeko Iturrama kaleko 10. zenbakian; sarrera Ezkirotz kaletik), errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero.

Caparroson, 2021eko irailaren 9an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2113486