222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-A-16

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko uztailaren 22an emandako ebazpenaren bidez, M.ª Teresa Luis de Redín Subirari eta Jesús Fernández del Valleri ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, ura Arga ibaiaren eskuinaldetik hartzeko (9012316), Zuriain herrian, Esteribarko udal-mugartean (Nafarroa). Batez besteko emari baliokidea 0,363 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean (abuztuan), eta uneko gehieneko emaria 2,8 l/s-koa. Ura 0,0164 hektareako azalera bat ureztatzeko erabiliko da, aipatu udal-mugarteko 7. poligonoko 286. lurzatian, eta ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2113037