222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-343

Puentes Murias ABEEk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Puentes Murias ABEE.

Xedea: Baimena honako obra honi dagokion tunela eraikitzeko lanetan sortutako hondakin urak isurtzeko: “Zaragoza-Iruña abiadura handiko lineako plataformaren eraikuntza Castejón-Iruñerria tartea, Erriberri-Tafalla azpitartea”.

Ur-ibilgua: Nabaskozeko erreka-zuloa (Arga ibaia), Saso erreka-zuloa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Tafalla (Nafarroa).

Hegoaldeko begiko isurketa urtean 455.922 m³-koa izanen da gehienez ere, eta iparraldeko begikoa 324.929 m³-koa; bereizita tratatuko dira, dekantazioa, koipeak kentzeko tratamendua, malutapena eta pH doikuntza baliatuz, ondoren lohiak prentsa-iragazkien bidez tratatzeko. Prentsa-iragazkiak 50 m³/h tratatzeko prestatuta daude hegoaldeko begian, eta iparraldeko begian, berriz, 35 m³/h tratatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko abuztuaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2113009