222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-120

Uskartzeko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua ematea eskatu du:

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen udalerria: Galoze (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (655.813, 4.737.709), 30. eremua.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Galozeko 2. poligonoko 196. lurzatia.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,002.

Gehieneko bolumena urtean: 29 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Zaraitzu ibaitik, ezkerraldetik, motoponpa baten bidez; uneko gehieneko emaria 3,6 litrokoa da segundoko. Motoponpak bulkatuko du ura, ureztatu beharreko lurzatian dauden 2 biltegietaraino (bakoitza 2 m³-koa). Biltegietatik grabitatez ureztatuko dira barazkien 439,91 m². Ura apiriletik irailera bitarte hartuko da, bi hilabete horiek barne.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976711000 telefonoan edo información al ciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2021eko uztailaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2112622