222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Eraikuntzak egiteko lizentziak etetea, lurzoru urbanizaezinean eguzki instalazio fotovoltaikoak edo termoelektrikoak eta haize-parkeak jartzeari dagokionez

Utergako Udalak, aurtengo abuztuaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen lizentziak etetea, lurzoru urbanizaezinean eguzki instalazio fotovoltaikoak edo termoelektrikoak eta haize-parkeak jartzeari dagokionez, Utergako Arau Subsidiarioen aldaketa aztertu eta eratzen den bitartean. Etetearen xedea da Udalerriari ematea araudi egoki bat, lurzoru urbanizaezinean instalazio mota hau arautzeko, eta urtebete iraunen du gehienez ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.3 artikuluarekin.

Hori dena erabakitzen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluan jasotzen denarekin. Izan ere, horren arabera, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan; helburua da horien eraketa edo aldaketa aztertzea, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Eteteak iraunen du Udalerriko Arau Subsidiarioak aldatzeko hartu beharreko denboran, aldaketa hori aztertu, eratu eta izapidetzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita lurzoru urbanizaezina egoki arautzea.

Utergan, 2021eko irailaren 3an.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2113444