222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2022ko zerga-tasak. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko irailaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Horiez gainera, finkatu zituen udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2022. urteko ekitaldirako.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko irailaren 2an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2113488