222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udal ordenantza, Ibilgailuen hornidura elektrikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko irailaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa edukita, hasiera batez onetsi zuen Ibilgailuen hornidura elektrikoa arautzen duen udal ordenantza. Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 11tik 15era bitarteko artikuluen edukiarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko irailaren 2an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2113434