222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Orbarako Udalak, 2021eko martxoaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Orbarako udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Orbaran, 2021eko irailaren 9an.–Alkatea, Ángel María Beunza Erro.

Iragarkiaren kodea: L2113525