2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Lesakako Udalak, behar bezala baimenduta, iragarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa, 2 loteren oihan aprobetxamendua adjudikatzeko, %10eko jaitsierarekin (PEFC 129/2012 baso-ziurtagiria):
1. lotea.
–Parajeak: Eskolamendi eta Berreu (5, 30 (% 80) 32,41 (% 20), 54 (+), 74, 88, 89, 92, 97, 99, 121, 66k unadak).
–Espezieak: P.nigra (larizioa), P.pinaster (itsas pinua) eta Q.rubra (amerikarra).
–Bolumena: 3.845,71 m³ (278,22 m³ egur eta 3.567,49 m³ enbor).
–Oin kopurua: 22.383.
–Tratamendu mota: sutearen ondoren egindako mozketa.
–Lizitazioaren prezioa: 22.519,58 euro, BEZik gabe.
2. lotea.
–Parajea: Otsango (120e, 121 e unadak).
–Espezieak: Robinia pseudoacacia (akazia), Quercus robur (amerikarra) eta Castanea sativa (gaztainondoa).
–Bolumena: 433,86 m³ (163,52 m³ egur eta 270,34 m³ enbor).
–Oin kopurua: 1.662,28.
–Tratamendu mota: mozketa eginda.
–Lizitazioaren prezioa: 4.403,15 euro, BEZik gabe.
Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.
Honen berri ematen dizut, interesa izanik, zure proposamena aurkeztu dezazun.
Lesakan, 2021eko irailaren 8an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2113569