222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Akats zuzenketa, egoitza elektronikoaren domeinuan

2020ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 5ean, Ezporogiko Udalaren egoitza elektronikoa sortzeari buruzko iragarkia argitaratu zen; hori guztia, bete zedin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan zezaten.

Argitaratzean domeinu okerra adierazi zen, horregatik, honako hau dioen lekuan:

EBAZTEN DUT:

1.–Ezporogiko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://ezprogui.clmtec.es/. Ezporogiko Udala da Interneteko domeinu horren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Honako hau behar du:

EBAZTEN DUT:

1.–Ezporogiko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: http://www.ezprogui.tecsoluciones.es. Ezporogiko Udala da Interneteko domeinu horren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezporogin, 2021eko irailaren 8an.–Alkate udalburua, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2113460