220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1869/2021 EBAZPENA, 2021eko irailaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen dira Alfredo Amatriain Martínez, José Angel Arrechea Irigoyen, Mikel Irurita Iraizoz eta Izaskun Sainz Lezaun jaun-andreak, A mailako oinarrizko lanpostuko kudeatzaile izateko (Informatika Zerbitzuan), eta lanpostu bana esleitzen zaie.

Ikusirik Alfredo Amatriain Martínez, José Angel Arrechea Irigoyen, Mikel Irurita Iraizoz eta Izaskun Sainz Lezaun jaun-andreen aldeko izendapen proposamena, 2021eko abuztuaren 18an Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratua.

Izangaiek deialdiaren 10.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alfredo Amatriain Martínez jauna NUPeko funtzionario izendatzea, A mailako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko (Informatika Zerbitzuan), eta hari 617 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia.

Bigarrena.–José Ángel Arrechea Irigoyen jauna NUPeko funtzionario izendatzea, A mailako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko (Informatika Zerbitzuan), eta hari 616 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia.

Hirugarrena.–Mikel Irurita Iraizoz jauna NUPeko funtzionario izendatzea, A mailako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko (Informatika Zerbitzuan), eta hari 245 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia.

Laugarrena.–Izaskun Sainz Lezaun andrea NUPeko funtzionario izendatzea, A mailako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko (Informatika Zerbitzuan), eta hari 254 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informatika Zerbitzuko Sistemen eta Komunikazioen Atalari atxikia.

Bosgarrena.–Izendatutakoek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Seigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiela interesdunei eta helaraz dakiola Informatika Zerbitzuari.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 7an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2113476