220. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30/2021 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, María Amaia Ibáñez Aguirre andrea, Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoko burua. Bulego hori Liburutegi Zerbitzuari atxikita dago, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María Amaia Ibáñez Aguirre andrea, Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Liburutegi Zerbitzuari atxikita dago, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2021eko irailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak eta, beraz, hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko irailaren 1ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2113296